Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO TALDEAREN PARTIDA OSOA

Arrasaten jokaturiko partiduan, behetik goranzko joera izan zuen taldearen jokoak

Goizeko 08:30etan zeuden geratuta TAKE Ernio taldeko infantil neskak Arrasatera joateko. 10:00etan zuten partidua eta batzu batzuren aurpegietan oraindik ere izaren markak nabari ziren. Kotxean bazuten nahikoa denbora esnatzeko. Beste batzuek, kotxean ez ezik, Eroskitik kiroldegira eginiko ibilbidea baliatu zuten esnatzeko.

Lehen laurdeneko lehen 5 minutuetan, punturik sartu gabe eta baloi asko galduz hasi zuten partida gure infantil neskek. Begiratu baino lehen pasea ematen ari ziren eta horrek akatsak ekarri zituen. Aurkariek aldiz, saskira jaurtitzeko erraztasunak zituzten eta hori dela eta 0-6 hasi zen partida. Lehen laurdenaren erdialdetik aurrera etorri zen ordea aldaketa.

Loinazek sarturiko bi jaurtiketa librerekin, taldearen joko onari hasiera eman zitzaion. Jokalariek baloia jasotzean burua altxa eta ingurura begiratzen zuten aukera onenaren bila. Erasoan hobeto aritzeak, Arrasatearrei ere gauzak zaildu zizkien erasoan eta beraz gauzak parekatzen hasi ziren. Lehen laurdenaren amaieran, 8-8.

Bigarren laurdenak bide beretik jarraitu zuen, Tolosarrak serio atzeko lanean eta Arrasatearrek ezin saskiratzerik lortu. Aipatzeko laurden honetan Mariak eginiko lana, jaurtiketa pare bat sartzeaz gain, erasoko hiru errebote ere hartu zituen eta leku guztietan zegoela zirudien! Atsedenaldian: 8-18.

Hirugarren laurdenak izan zuen lehen laurdenarekin antzekotasunik markagailuari dagokionez. Jokoa ordea hobea izan zen. Gure neskek saskipean huts dezente egin zituzten eta hori dela eta ez zuten lortu saskiratze gehiegirik baina aukera onak lortu zituzten. Lide eta Loinazek hori jaurtiketa piloa egin zituzten!

Laugarren laurdenean, taldeak partidako joera jarraituta, defentsan baloiak lapurtu eta kontraerasoan irteteko baliatu zuen. Gainera gehiegi jokatu ez zuten jokalariek minutuak izan zituzten.

Zorionak DENEI! Batez ere, entrenatzaileak entzundakoak arretaz entzun eta akatsetatik ikasi zenutelako. Bizitza osoan zehar balioko dizue horrek!

menu
menu