Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gozamena!!

Oiartzungo taldearen aurka 45-76 irabazi zuen Take Orbinoxek

Larunbat eguardian jokatu zuten jubenil neskek partida Elorsoro polikiroldegian. Lehenengo aldiz,
taldeak oso osorik bidaiatu zuen Oiartzunera. Aste osoan zehar, entrenamentu bikainak egin zituzten
eta aukera paregabea zuten aurrean ikasitako guztia azaltzeko.

Lehenengo unetik jarrera bikaina azaldu zuten neskek kantxan, erasokorrak erasoan, eta tinko
defentsan. Aulkitik jendea gogotsu eta borrokatzeko jarrera ederrarekin, kantxan 6 jokalari zeudela
zirudien. Lehen laurdena, 12-20 amaitu zuten.
Bigarren laurdenean, erakustaldi bikaina eman zuten, begira egoteko modukoa. Erasoan antolaketa
ona eta presioaren ondorioz, markagailuan alde egitea lortu zuten gure neskek. 17-39ko
emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Handik aurrera, burua hotz eta lanean jarraitzea zen helburua. Astean zehar landutako ariketek,
eman zuten fruituta. Beren buruetan sinesten zuten jokalariak ikusi ziren kantxan. Azken
segunduetan, zelai erditik Iratxek botatako jaurtiketak, borobildu zuen 3.laurdena, sartu egin
baitzuen!

Azken laurdenean, 3ko marratik fin aritu ziren eta aipagarria Maialen Conde eta Naroa Mendezek,
taldea bizkar gainean hartu eta agintzeko hartu zuten bidea. Azken emaitza, 45-76. Zorionak
jokalari guztiei, banan-bana. Aupa zuek!! Jarraitu gogor lanean.

1,2,3 TAKE!

menu
menu