Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azkenean iritsi da!

Pasatako larunbatean, Take Super Eko taldeak lehen garaipena lortu zuen infantil errendimendu mailan.

Taldeak entrenamenduetan duen jarrera ona zen harren ez emaitzek ezta partiduetan erakutsitako mailak ez zuten hau erakusten.

Donostian izan zen partida, ohitu gabeko ordutegi batean, arratsaldeko 16:00etan.
Partiduan sartzea kosta egin zitzaien tolosarrei, baino lehen laurdenaren erdialdean, defendatzen eta zentzu piskatekin erasotzeko erabakia hartu zutenean, bereahala somatu zen gureen nagusitasuna kantxako bi aldeetan laurdena 3-10eko partzialaz bukatuz,
erreleboa hartzen zutenak 4 puntu gainetik hasirik. Dinamika berean jarraitu zuten, defentsan gogor eta kontraerasoak aprobetxatuz. Atsedenaldian 15-26 tolosarrak aurretik.

3. laurdenean gureen defentsa onak jarraitzen zuen, baina erasoan ideia haundirik gabe geratu ginen, baina azken laurdenean erasoko nagusitasuna berreskuratu genuen partidua 36-53 bukatzeko.

Pozgarria da aste hontan egindako planteamendu aldaketarekin batera orain arte
landutakoa bistaratzea behingoz! Aupa mutilak, Lanean jarraituz gero gehiago iritsiko direla! 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu