Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BAGOAZ AURRERA

Ordizia K.E. 38 - 25 Take Uzturre

Larunbat goizean Ordiziara joan ziren kadete neskak partidua jokatzera. Taldea ezaguna zen jada eta bazekiten aurkari gogorra zela. Partiduak bide hori hartu zuen hasieran, Ordizikoak 10-0 aurreratu ziren markagailuan. Takekoek akatsak aztertu, konpondu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten, lehen laurdenaren bukaerarako berdinketa lortuz 10-10.

Bigarren laurdenean eraso antolatuak ikusi genituen eta aukera onak lortu zituzten, nahiz eta horietako asko gero ez saskiratu. Pase txar batzuek, ordea, aurkarien kontraerasoak erraztu zituzten. Atsedenaldian 20-15koa zen emaitza, tolosarrak atzetik.

3.laurdena soberan geratu zen tolosarrentzat eta nahikoa izan zen partidutik kanpo uzteko. Erasoan ez zuten asmatu. Aurretik erakutsitako agresibotasun eta antolatuta jokatze hori ahaztu eta bakoitza bere aldetik erasotzen saiatu zen. Talde-izaera hori galdu zuten eta komunikazio falta sumatu zen. Horrela 30-15 amaitu zen 3.laurdena.

Partidua berdintzeko Takekoek 15 puntu beharko lituzkete, aurreko 3 laurdenetan lortutako kopuru berdina; eta hori aurkariek punturik lortuko ez balute. Oso zaila zen. Hala ere, erakutsi zuten 3.laurdeneko taldea baino askoz ere gehiago zirela. Aulkian zeuden taldekideen animoekin eta kantxan dena emanez, azken laurdena irabaztea lortu zuten.

Azken emaitza 38-25 izan zen. 3.laurdenean alde egin zigun partiduak eta ez genuen garaipena lortu, baina pozik egoteko partidua izan zen. Astero gehiago hobetzen du taldeak. Gainera, kontuan hartu behar da Ordiziarren aurka jokatu genuen lehen partiduan 32 puntuko diferentziagatik galdu genuela, eta oraingoan 13gatik. Bestalde, 40 minutuetan konstanteak izan behar dugula ikasteko balio izan zigun norgehiagokak. Aurreko asteburuan bi laurdenetan egin genuen behera, oraingoan batean… ea hurrengoan ez zaigun horrelakorik gertatzen!!

Datorren larunbatean Azpeitiarrak izango ditugu aurkari, bitartean gogoz entrenatzen jarraitzera! Aupa neskak, hau da bidea!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu