Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtea ondo hasteko

Garaipenarekin hasi zuten urtea Take Orbinoxeko neska jubenilek.

Larunbat goizean jokatu zen norgehiagoka ta lehia ziurtatua izango zela bagenekien. Donostiako Askatuak taldearen aurka lehiatzen baitziren gure neskak. Lehen laurdenean, esnatu ezinean, erabaki txarrak hartuaz eta arrastaka jardun ziren tolosarrak. 1-8ko markagailuarekin itxi zen lehen laurdena. Handik aurrera, defentsa tinkotu eta erasoan ongi antolatutako lanari esker, 9-0eko partziala egin zuten Takeko neskek. Modu horretan, iratzarrita joan ziren aldageletara. 3 eta 4. laurdenean, lan txukuna egin zuten, berdin defentsan zein erasoan. Euren gaitasunetan sinetsi eta eskaini zezaketena adorez erakutsiz. 29-24ko emaitzarekin amaitu zen partida.


Larunbat honetan, goizeko 10:30eran Oiartzungo taldearen aurka lehiatuko dira gure neskak, Usabal kiroldegian!


Lanean ari dira eta bide onetik doaz! Aupa zuek!!


1,2,3 TAKE!!

menu
menu