Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDU GORA-BEHERATSUA

Erritmoa hartzeko zailtasunak izan zuten infantilek

Iñauteri ondorengo entrenamendu eta partiduak ez dira inola ere hoberenak izaten tolosarrentzat, hori argi dago. Txarangetan saltoka ibiltzetik alde haundia dago saskibaloi kantxa bateko jokora, eta horrela nabaritu zuten larunbatean Take Super
Ekoko jokalariek.

Partidua, modu batean, ostiral arratsaldeko entrenamendutik hasi zen. Asteterdiz
entrenatu gabe, eta gainera festa giroan, baino normaltasunera itzultzeko garaia zen. Nahikoa ez balitz, aurreko entrenamenduetako jarrera ere beheraka zihoan, eta ostirala ez zen salbuespen izan.
Larunbatean talde gogor bat aurrean, Mondragon unibertsitatea. Hasera ez zen tolosarrek nahi zutena izan, baino lehen laurdenaren erdialdean gauza batzuk aldatuta gure jokoa egitea lortu genuen. Bigarren laurdenaren hasierarekin batera erabateko
deskonexioa etorri zen eta aurkariek aprobetxatu zuten 0-11ko partzialarekin, laurdenean zehar erasoan gauzak zertxobait hobetu baziren ere 12-27 izan zen laurdeneko markagailua. Deskantsura 41 puntu jasota joan ginen eta argi zegoen nondik
hasi gauzak hobetzen.

Tamalez hirugarren laurdenaren bigarren erdirarte ez zen eman behar genuen jarrera aldaketa. Hortik aurrera erasoan suerte asko eduki ez genuen arren ez genuen burua jetsi. Markagailua ahaztu genuen eta azken laurdenean saskibaloiaz gozatzera atera
ginen eta baita lortu ere. Azkenean markagailuan 51-74 izan arren jokalariek gustora bukatu ahal izan zuten partidua.

Orain, duela hilabete inguruko progresioa berreskuratzeko lanean jarraitu behar da, hori
lortuta gure jokoa berreskuratuko dugu seguru! 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu