Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZOHIKO PARTIDUA

TAKE Ernioko neskek partidu gorabeheratsua jokatu zuten Ordizian larunbatean

Gorabehera hauek, entrenatzaileetatik hasi ziren. Miguelek bidaiatu zuen Ordiziara neskekin, baina ondoren Aza izan zen neskekin izan zena partidu osoan zehar. Bi bostekotan banatu zen taldea. Maren, June, Irati, Loinaz eta Maria alde batetik. Jone, Izaro, Uxue, Maier eta Lide bestetik.

Partida osoan zehar bi taldeen jokoa ez zen aldatu. Ordiziarrek zelai osoko presioa burutzen zuten. Tolosarrek aldiz, presiotik ondo ateratzea eta jaurtiketa aukera onak burutzea zuten helburu. Ordiziarren presioak momentu batzuetan arrakasta lortzen zuen eta horrekin batera, Tolosarrek zenbait arazo izaten zituzten erasoan. Presiotik ondo ateratzea lortuz gero aldiz, Tolosarrek nahikoa erraz lortzen zuten saskirako bidea. Gorabeheratsua.

Gorabehera hauen erakusle partidako partzialak:

1 LAURDENA > 3-10 2 LAURDENA > 8-12 3 LAURDENA > 17-11 4 LAURDENA > 6-6

Lehen bi laurdenak irabazi arren, hurrengo bietan arazoak izan zituzten gure neskek aurkarien presioari behar bezala erantzuteko. Zorionez ordea, aurreko bietako emaitzari esker, garaipena lortu ahal izan zuten.

Hori baino garrantzitsuagoa dena den, entzuteko eta ikasteko erakutsi zuten gogoa. Hori gabe, ez dago zer eginik.

1,2,3 TAKE! (gora edo behera?)

menu
menu