Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Trenez garaipenera!

GRUPO EME OIARSO S.K.T - TAKE UZTURRE

Batzuk eskiatzen zeudela, besteak 10:46 geratu ginen tren geltokian Errenteriara joateko. 45 minuturen ondoren, azkenean bertara iritsi ginen, baina ez zen bidaia amaitu, Don Boscora iristeko ibilaldia genuen oraindik.

Bai jokalariak eta bai entrenatzaileak izerditan iritsi ginen bertara, baina beroketan neskak oso ondo ibili ziren eta gogotsu ikusi zitzaien norgehiagokan, nahiz eta taldea osorik ez egon eta kantxa ohikoa baino handiagoa izan.

Hasieran nahiko paretsu ibili ziren bi taldeak, neskek ez zuten sarreretan eta paseetan asmatzen, errebotea hartzeari buruz zer esanik ez… Baina Tolosarrek buelta eman, ondo pasatzeko gogoa erakutsi eta norgehiagoka irabazi zuten.

Merezi izan zuen eginiko bidai luzeak, baita itzulerak ere… jejeje. Badakizue neskak, jarrerak asko balio duela, bai ikasteko, bai ondo jolasteko… segi horrela. Animo neskak!!

1,2,3… TAKE!

menu
menu