Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lauko Finalera!

Redline Mekanika TAKEko kadeteek asteburuko emaitzengatik sailkapena lortu dute Gizpukoako txapelketangatik borrokatzeko.

Taldearen azken bolada ikusita lauko final berezi honetarako txartela zaila zela eta ia galduta ematen zen. Jokoa ez zan hasieran bezalakoa eta intentsitatea eta gogoak behera egin zuen azken entrenamenduetan, gainera, oporretatik bueltan normalean, fisikoki beherakada bat egoten da eta hori partiduetan notatzen da. Hala ere, Tolosako taldeak ahalik eta txukunen bukatu nahi zuten denboraldia irudi on bat erakutsiz.

Astean zehar sailkapena ikusita konturatu ziren aukera txiki bat zegoela sailkatzeko, garaipena behar zuten Tolosarrek Iraurgiren aurka eta BKLren garaipena ere behar zuten EASO Urdabururen aurka. Beraz gure kadeteak euren papera betetzera atera ziren Tolosan.

Partidua hasieran zaila ikusi zuten jokalariek, aurkariek Euskal Ligako jokalari batzuk jetsi zituztela ikustean, baina jolasten hastean konturatu ziren aurpegia emanda gehiago zirela eta irabazteko gai izango zirela.

Segituan jarri ziren aurretik, ez bakarrik hori, bost minututan 10 puntuko aldea zuten. Horrek lasaitasun puntu bat eman zien eta presiorik gabe jokatzera iritsi ziren. Aipatu beharra dago defentsan ikuskizun handia eman zutela, denboraldiko defentsarik hobenetarikoa ikusi zen larunbatean, jokalarien artean asko laguntzen ziren, komunikazioa zegoen, errebotea urdin kolorea izan zuen momentu guztian… Baina garrantzitsuena, talde bezala jokatzera iritsi ziren larunbatean.

Asko dago hobetzeko, baina azken partiduetako irudiari buelta eman zitzaion partidu horretan erasoan zein defentsan, eta horregatik Zorionak Mutilak! Bukaerako emaitza 56-34 tolosarren alde.

Emaitza bat alde zegoen, itxoitea falta zen. Igandea iritsi zen eta bigarren emaitza alde zegoela jakin zutenean sailkatu zirela konturatu ziren. Ezer ez dago eginda, zailena falta da.

BKL dugu aurkari semifinaletan, Apirilak 28 12:00tan Usabal Kiroldegian lehen partida, eta Maiatzak 6 11:00etan Antzizar kiroldegian (Beasain). Tolosarren beroa eskertuko dugu bi partida hauek aurrera eramateko! Gogor entrenatu eta zorte on datozten aste hauetan! 1 2 3 TAKE!!!

Ez ahaztu, taldeko jokalaria bazara eta taldea osatzen jarraitu nahi baduzu, bidali watxapera zure kamisetaren zenbakia eta animali baten irudia, errepikatu gabe!

menu
menu