Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hori bai Finalerdia!

BKL-ren aurka bi partidu gogor irabazi ondoren, kadeteak Maitzak 20ko finaleko txartela lortu dute!

Redline Mekanika TAKE eta Arri BKL Dispes kadete taldeek elkar ikusten ziren gipuzkoako finalerdietan. Bi partidu jokatu behar zuten elkarren artean jakiteko zein izango zen finalera sailkatuko zen taldea.

Lehenengo partidua Tolosan jokatu zen, Apirilak 28an. Espero bezala zaleen erantzuna oso garrantzitsua izan zen, izan ere jende asko etorri zen taldea animatzera. Hala ere Beasaingo jendea ere soinu asko egiten zuen.

Partiduaren inguruan oso parekatsu ibili ziren hasieran, Tolosarrak bultzatzen zuten eta Beasaindarrak ez ziren atzean gelditzen. Baino partidu aurrera joan zen einean, kanpoko taldearen rotazio luzeak garesti ordaindu zuen, izan ere etxekoek 20 puntuko aldea lortu zuelako, baino partidua ez zen hor amaitu. Nekea ere nabaritu zuen talde urdinak eta kanpokoek arnas pixka bat hartu zuten. Bukaerako emaitza 54-42 izanik, bizirik atera ziren Beasaindarrak.

Bigarren partidua aldiz Beasainen izan zen, Maiatzak 6an hain zuzen ere. Bertan ere zaleek oso paper garrantzitsua bete zuten. Kasu honetan Beasaindarren izan ziren markagailuan aurretik joan zirenak partiduaren zati haundi batean. Planteatutako presioa nahiko ondo ateratzen zen eta gainera tolosarren urduritasunak ez zuen ezer laguntzen. Hala ere inoiz ez zuten puskatu taketarrek zeukaten 12 puntuko aldea, 10 puntuetara iritsi ziren baino gehiago ez, denbora aurrera joan zen bitartean tolosakoen artean lasaitasuna nabariagoa zen eta beasaindarrak aldiz urduriago jarri ziren, hori markagailuan nabaritu zen eta urdinek partiduari buelta ematea lortu zuten, 48-53 azken emaitza izanik.

Beraz, finalerdi oso borrokatu baten ondoren TAKE Tolosako kadeteak finalera pasa ziren, Zorionak jokalari eta entrenatzaile guztiei eta eskerrik asko animatzera etorri zirenei!

Hurrengoa eta azkena Maiatzak 20 igandea, goizeko 9:30etan Gipuzkoako FInala Jose Antonio Gaska polikiroldegian. Etorri animatzera!

1 2 3 TAKE!!!

menu
menu