Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena eskuetan

Joan den larunbatean izan zuten infantil mutilek denboraldiko lehen partidoa, eta Ordizin jokatzea suertatu zitzaien. Urduritasuna nabari zen, izan ere, batzuentzat beraien lehenengo partidua zen.

Beroketa on baten ondoren, ondo pasa eta ikasitako guztia praktikan jartzeko intentzioarekin atera ziren kantxara. Intentsitate handiarekin hasi zuten partidua
gureek, eta horri esker saskiraketa bikainak lortu zituzten, espazioaren banaketa eta mozketa on batzuei esker.

Hala ere, intentsitate maila pixkanaka jaisten joan zen, eta ondorioz, lortutako abantaila pixkanaka galtzen joan ziren. Ekipo bezala jokatzez utzi eta
indibidualki jokatzen hasi ziren gureak, horrek, tiro aukera txarrak eta baloi galketak ekarri zituen.
Hirugarren laurdena ere nahiko kaxkar hasi zuten gureek, baina arazoari buelta ematea lortu zuten, eta berriro ere lehenengo laurdenean ikusitako jokoa egitealortu zuten, ekipo bezala jokatuz.

Laugarren laurdenean, aurreko asteetan ikasitakoa praktikan jartzen jarraitu zuten, eta oso parekatua egon zen partidua bukaera arte. Partidua irabazteko
aukera izan zuten gureek jaurtiketa libreetan baina ezin izan zuten lortu eta (31-30) bukatu zen partidua. Oni esker, espero dugu taketarrak jaurtiketa libreen garrantziaz konturatzea, eta entrenamenduetan garrantzi gehiago ematea, izan ere, garrantzi berdina dute partidu guztian zeharreko jaurtiketa
libreek eta nahiko portzentai kaxkarrak izan zituzten.

Orain, lanean jarraitzea tokatzen da, entrenamenduetan ikasi eta hobetutako guztia datorren partiduetan praktikan jartzeko.

Animo mutilak!! 1,2,3, TAKE!!

menu
menu