Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gabonetako buelta

Take Belateko mutilek garaipena lortu zuten urteko lehen partiduan

Aurreko larunbatean izan zuten Take Belateko infantil mutilek urteko lehen partidua, eta Arrasaten jokatzea suertatu zitzaien. Oporrak ondoren gogotsu ziren gureak partidua jokatzeko, eta jarrera hori partiduan nabaritu zen.

Arrasaten kantxa handian jokatu behar izan zuten, baino hori ez zen izan arazoa gureentzat, astean zehar eginiko entrenamenduetan gabanetako turroiak jetxi baitzituzten. Bi taldeek partidua parekatu hasi zuten. Taketarrek erasoan tiro aldetik oso asmatuak ez egon arren, errebote lanari esker saskiratze erraz asko izan zituzten. Defentsan ordea, lehenengo zatian
zehar nahiko lokartuta zeuden, eta horrek deskantsura puntu bakar bateko abantailarekin
iristea ekarri zuen.

Hirugarren laurdena ez zuten behar bezala hasi Taketarrek, erasoan baloi asko oparitu zituzten
eta Arrasatekoek saskiratze errazak lortu zituzten. Hutsarte baten ondoren ordea, pilak kargatuta atera ziran berriro ere Taketarrak kantxara, eta eraso eta defentsa on baten ondoren laurdena berdintzea lortu zuten. Azkeneko hiru minutu hauetan orain arte ikasitako guztia erakutsi zuten kantxan.

Laugarren laurdena, hirugarrena amaitu zuten bezala hasi zuten gureak: erreboteak hartuz, mozketak eginez, espazioak aprobetxatuz...Honi esker, markagailuan pixkabat aldegitea lortu zuten, eta nahikoa izan zen garaipena lortzeko.

Orain lanean jarraitu behar da, aurten ere saskibaloiaz ikasi eta gozatzeko prest. Animo
mutilak!! 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu