Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

OPORRAK MOTZ GERATU DIRELA DIRUDI

Ez zen denboraldiko partidurik onena izan joan den asteburukoa Take Super Ekokoentzat.

Ia hilabeteko deskantsua ondoren txapelketara itzultzeko garaia zen, urte berriko lehen partidua jokatu zuten Take Super Ekokoek larunbatean.

Hasieratik izan zen partidua kaxkar xamarra, kontzentrazio falta handia ikusi zen jokalarien artean. Orain arte ikasitako gauzak ez zituzten kantxaratzen jakin. Intentsitate aldetik ere ez zen partida ona izan, ez zen baloi galduak eta erreboteak burrukatzeko goserik adierazi. Eta gainera, gauzak ez ateratzearen frustrazio horretan erasoko jokoa oso berekoia bihurtu zen, baloia asko partekatu gabe, bakoitza bere gerra propioetan sartuta, hiruko marran bakarrik utzi arren tiroak sartzen ez direla, lau aurkari gainean izan eta baloia norberak saskira jaurtitzea...

Esan bezala, lehen bi laurdenak kaxkar xamarrak izan ziren arren hirugarrenarekin konparatzerik ez, akats batek beste bat zekarren eta ez jokalari eta ez entrenatzaileek ez zuten akats segida mozten jakin 10 minutuetan. Izan ere, azken minutuko saskiratze
bategatik ez balitz laurdeneko partziala 0-18koa litzateke ordiziarren alde.

Azken laurdenean hasi ziren jokalariak partidura iristen, defentsako gogortasuna igo eta erasoan erabakiak egokiago hartzen hasi, inorrenak ez ziren baloiak erabat galduta egon arte burrukatu, erreboteak kargatu... Baina hala ere, orain arte denboraldian zehar erakutsitako maila eta garapenetik urrun. Bestalde nahikoa izan zen taldea partidu bukaeran garaipena burrukatzen ibiltzeko.

Azken zorte txarreko jokaldi baten ondoren
azken baloia jaurti gabe 41-43 bukatu zen partida.
Orain beste astebeteko deskantsua San Sebastianak direla eta, bi aste urtea bukatzean bezalako maila berreskuratzeko, eta hortik aurrera hazten jarraitzea!

Egurra mutilak! 1,2, 3 TAKE!!

menu
menu