Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobekuntza nabariak

Easo Bankoa 59 - Take Redline Mekanika 40

Aspaldiko partez partidua igandean jokatzea zegokigun, tamalez Saioa Jauregiren baja izan genuen, ea laister kantxan dugun berriro. Animo Saioa!

Entrenatzaileok azken asteko entrenamenduekin gustura geuden, taldearen jokua geroz eta garbiagoa zen eta denfentsan ere kontzeptuak argi zeuden. Baina hori azken partiduetan ez zen isladatzen, igandean berriz bai.

Easo Bankoa sailkapenean goiko postuetan doan taldea da, baina tolosarrak ez dira inoren aurrean kikiltzen, hirugarren laurdena arte argi demostratu zuten.

Partidu hasieratik Takeko neskak barruan duten grina erakutsi zuten; defentsan gogor estutuz, erasoan korri eginez kontraeraso dezente lortu zituzten, eta eraso estatikoan baloia zentzuz mugituz. Atsedenaldian 22-23ko markagailua tolosarren alde.

Orokorrean atsedenalditik bueltan jokalarien kalitateak behera egiten du, baina partidu honetan ez. Hirugarren laurdenean tolosarrak borrokatzen jarraitu zuten eta ondo gainera! Laugarren laurdeneko hirugarren minutuan Izaroren hirukoak lau puntura jarri zituen Tolosarrak Easokoei markagailuan berdintzeko, 42-38. Baina azken bost minutuetan partiduak eskuetatik alde egin zigun.

Partiduak lanean jarraitzeko gogoa nabarmendu du, pixkanaka taldea eta jokalariak hobetzen doazen erakusle izan baitzen kantxan ikusi zen jokua. Entrenatzaileok arro gaude egindako lanaz, zorionak neskak! Tamalez azken minutuan Olaiak txorkatila okertu zuen, ondo zaintzea eta datorren astean berriro kantxan daukagu, animo Olaia!

Aupa neskak, 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu