Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lanean jarraituz gero emaitzak etortzen dira.

Take Redline Mekanika 53 - Ostadar S.K.T -A- 39

Azken asteetan helburu espezifiko bat finkatu genuen: sailkapenean gu baino postu bat gorago zihoan taldeari irabaztea. Horretarako gogor entrenatu beharra zegoen, eta hala egin zuten Tolosako neskak. Ondo entrenatzeaz gain helburua ere lortu zuten!

Denboraldi hasieran aipatzen zen jarrera falta desagertu egin da, uneoro jarrera eta ikasteko gogoa erakusten dute gure neskek. Gainera, orokorrean entrenatzaile bezala zaila izaten da denboraldi osoan partidurik irabazi ez duen taldea jestionatzea, baina jokalariek egoera hau zearo erraztu dute: entrenamenduetara eta partiduetara etortzeko konpromezua, taldekideen arteko giro ezinhobea, etab.

Azkenean, jokalarien lan onaren ondorioz emaitzak etorri dira. Urteko lehen garaipena Takeko neskentzat!
Oraingoan Saioa Jauregiren eta Olaiaren falta izan genuen kantxan, hala ere beraien indarrak jaso genituen. Ea laister berriro kantxan ditugun, animo neskak!

Hasiera hasieratik Tolosarrak garaile izan ziren, pixkanaka-pixkanaka markagailuan aldea lortuz. Entrenamenduetan lantzen ari garen kontzeptuak eta mugimenduak, bai erasoan eta bai defentsan, geroz eta argiago daude eta hori jokuan isladatzen da.

Aipatzekoa ia jokalari guztiek saskiratu zutela, talde lana agerian utziz. Zorionak neskak lehen garaipenagatik! Baina batez ere zorionak orain arteko jarreragatik!

Aupa zuek! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu