Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zorionak neskak!

Take Orbinox kadete neskek partidu borobila osatu zuten aurreko larunbatean Bera Bera taldearen aurka.

Aurretik lanak ondo egiten badira, emaitzak iritsi egiten dira. Hori da larunbateko partiduak argi utzi
zuena. Astelehen eta ostiraleko entrenamenduak onak izan ziren, jokalariak geroz eta intentsitate
handiagoarekin ari dira lanean.
Partiduko lehen 20 minutuko sentsazioak positiboak izan ziren. Erasoan ondo mugitu zen baloia,
hiruko saskiratzeak ere ikusi ziren eta azken partiduetan ez bezala, jaurtiketa libreetan asmatu zuten
tolosako neskek. Defentsan aldiz, nahiz eta ez gaizki aritu, 22 puntu jaso genituen. Hori gure mailan
askotxo dela esan dezakegu.
Tolosarren nagusitasuna hala ere, laugarren laurdenean iritsi zen. Benetan partidua ondo amaitzeko,
10 minutuz intentsitatea igotzeko eskatu genuen, batez ere defentsan. Atzean estututa eta erasoan
lasai ibilita, Takeko kadeteek 2-22ko partziala lortu zuten.
Partidu ona eginda eta saskibaloiaz gozatuta, pozik etxera. Denboraldia amaitzeko hiru partidu
gelditzen diren honetan, lanean tentuz jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Datozen partiduak
Errobide eta Interren aurkakoak izango dira, multzo honetako partidu zailenak.
Animo neskak, 1,2,3... TAKE!

menu
menu