Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidad - Zarautz La Salle

Gure hobetu beharreko arloak agerian jarri zituen talde zarauztarrak

Larunbatekoan jokatu genuen partidoa Zarautzen, eta nahiz eta 7 aurkari bakarrik azaldu ziren, beroketatik ohartu ginen partidu zaila izango zela. Lehenengo laurdenean, defentsako lan bikain baten bitartez, markagailua nahiko paretsu uztea lortu genuen, Zarautzekoak 4 puntuko abantailarekin uztiz,

Baina bigarren laurdena hasi bezain laister, aurkariak presionatzen hasi ziren, eta guk ez genuen asmatzen nola irten egoera hortatik. Laurden horretan baloi asko galdu eta kanasta aukera erraz asko oparitu genizkien, horren ondorioz, 27-3 ko partzialarekin amaitu zen laurdena.

Hirugarren laurdena, bigarrenaren dinamika berdinarekin hasi zen, gehinbat ez genuelako jakin nola eman buelta egoera horri, eta taldekideak ez zirelako ausartzen baloia eskuetan edukitzen.

Hirugarren laurdena hasi eta 4 minutura, markagailua itxi ziguten aurkariek eta horrenbeste arazo eman zizkigun presioa kendu ere. Momentu horretan, erronka bat jarri genion geure buruari: Gure markagailua 0-0 jarri genuen, eta geure helburua, azken laurden eta erdi hori irabaztea zen, bagenekielako soberan, aurretik erakutsi genuen maila kaxkar ez zela gure benetako maila. Gure markagailua 10-22 bukatu zen Take-ren alde.

Azken partzial horrekin, jokalariak ez ziren horren sentsazio txarrarekin joan etxera, eta horeek asko laguntzen du hurrengo asteei aurre egiteko.

Argi ikusi genuen, zer daukagun hobetzeko, eta ziur egon hurrengo asteetan gogor entrenatzen jarraituko dugula geratzen zaizkigun 2 partiduetan egurra emateko.

1,2,3...TAKE!

menu
menu