Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ereduak

Take Orbinox taldeko neskek ezin izan zuten Errobide taldeari aurre egin Irunen jokatutako norgehiagokan.

Behin eta berriro diogu azkeneko entrenamenduak bikainak izaten ari direla jarrera aldetik. Hori erakustera abiatu ginen Irunera larunbat arratsaldez. Arratsaldeko 18:00ak eta kantxan ikaragarrizko beroa.

Lehen laurden bikaina. 7-14 markagailuan eta erasoan ia akatsik gabe. Hortik aurrera Errobidekoek
presionatu egin ziguten eta arazoak izan genituen baloia igo eta tentuz jokatzeko. Baja ugariekin joan
ginen eta txalotzekoa da gure nesken esfortzua. Ez da erraza esandako bero jasanezin horrekin partidu bat aurrera eramatea.

Kroniketan normalean ez dugu beste taldeei buruzko ezer idazten, baina zer demontre: 28 gradutara
jokatzen eta ez ziguten ur botilarik eskaini (nahiz eta beraiek 6 botila izan). Ziur nago guk ez genuela
berdina egingo. TAKEk baditu balore batzuk, eta gutxitan esan ohi dugu, baina harro egoteko arrazoiak baditugu. Eredu gara kantxaren alde bietan. Euskarak mugitzen gaitu eta gaztetxoen formakuntza jarraitua dugu helburu.

Zorionak TAKE eta animo neskak, larunbatean Inter!

menu
menu