Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio gazi gozoak

Panelfisako kadete neskak ez zuten lortu saskibaloietaz gozatzea Goierrin aurkako norgehiagokan, baino hurrengo urteko errendimenduko plaza irabazita dago jardunaldi baten faltan.

Bigarrengo aldiz jarraien, kanpora bidaiatzea egokitzen zitzaien kadete neskei, kasu hontan Urretxuko Goierri taldearen aurka lehiatzera, azken jardunaldietan emaitza oso onak lortzen ari den taldea.

Azken asteetan, geroz eta kohesio hobea ikusten da multzoan, jokalariak saskibaloietaz disfrutatzen dute,
eta orokorrean entrenamenduetako maila ona da. Jokalari hauek ikasteko gogoa badutela erakutsi dute, eta nahiz eta entrenamenduetako intentsitatea batzutan hobea izatea egon, orokorrean taldeak gogor entrenatzen du. Hau da bidea talde bezala hazteko eta hortan gaude. Tamalez, saskibaloian bizitzan bezala, dena ez da matematikoa, eta azken bi norgehiagokak ez dute guzti hau erakutsi.

Bai Hondarribian orain dela bi aste, bai Urretxun azken igande hontan, jokoaz gozatzea eta garaipena
lortzea ez zuten lortu gure neskek. Arrazoiak ugari baina bi kasuetan antzekoak. Bi partiduak hasi bezain
pronto, aurkaria zonan defenditzen hasi zuten, kasu hauetan jokoan gertatzen den trabatzea ekarriz.
Saskiratze gutxi lortzeak, eta jokoaz ez gozatzeak normala den amorrua ekarri zuen, eta tamalez defentsan arazoak ere. Azken hau da ordea hurrengoetan ekidin behar duguna, ze erasoan egun hobeak eta okerragoak eukitzea normala da, baino horrek ez du baldintzatu behar atzean egiten den lana. Eta azken bi norgehiagoka hauetan 1X1eko defentsa kaxkarrak behin baino gehiagotan ikusi ziren.

Hau esaten dugun bezala, ezin aipatu gabe utzi taldeak bi kasuetan erakutsitako kemena. Hondarribian azken laurdenera 11 bera sartu ondoren, markagailuan 4 puntura gerturatzea lortu zuten, eta igande hontan Urretxun antzeko gogoa erakutsi zuen. Azken 10 minutuetan 9 bera sartu ondoren, gogor kantxaratu ziren partiduari buelta emateko sinesmenarekin, eta soilik 2 puntuta gerturatzea lortu zuten! Baino tamalez, azken minutuetan aurkariak asmatu eta Tolosarrak ordea ez, eta garaipena Goierrikoentzat izan zen.

Garaipena alde batera edo bestera erortzeak ez du markatu behar taldearen momentua, astean zehar
egiten den lanak ordea, beraz ez utzi gogor saiatzeari entrenamenduro, eta ikusiko dezute nola emaitzak
etorriko diren!

Adibide bezala, asteburu hontan konfirmatu dena: Hurrengo urterako errendimenduko plaza lortu dutela alegia! Ligako bigarren postua ziurtatuta geratu da, komentatutako plazarekin, Final four-a jokatzeko
eskubidea ematen ere. Arrakasta handia, eta hemendik jokalari guztiei benetako zorion bat! Aupa neskak urtea izugarri polita izaten ari dela, eta oraindik hobena etortzear dagoela!

Lanen egunero gogorrago jarraitzea eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu