Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Errusiar mendia bezala

Zast Zarautz ZKE 63 - Take Redline Mekanika 47

Junior neskentzat ohikoa ez den ordutegian jokatzea zegokigun Zarautzen, hain zuzen ere, 20:00tan. Denontzat ordu arraroa zen, baina jokalari bati bereziki ez zion ilusio handirik egin, egiten ari zen siesta goxoa moztu baitzion.

Zorionez jokalari guztiak puntual iritsi ziren Zarautzera partiduan dena emateko prest. Beroketarekin hasi baino lehen, batzuk kantxan geuden bitartean lagun berriak egin genituen, honek, eguna alaitzeko balio izan zien batzuei...

Lehen laurdena ahaztu nahi izaten diren minutuak izan ziren, aspaldi ikusten ez genuen konzentrazio eta jarrera faltaren ondorioz Zarautzeko neskak gure gainetik pasa ziren. Laurdena amaitzerakoan aurpegi tristeak eta burumakur zeuden Takekoak, baina egindakoa baino askoz gehiago direla segituan erakutsi zuten.

Lehen laurdena 27-9ko markagailuarekin amaitu zen. Zarautzeko neskak beraien momentua izan zuten, orain Takekoen txanda zen. Defentsan aldaketa nabarmena sumatu zen, Tolosako neskak kontzentratuta zeuden, elkarren artean hitz egiten eta aulkitik animoak entzuten ziren. Askotan esan bezala, Takekoek ondo defenditzearen ondorioz askoz hobeto erasotzen dute. Eta horrela gertatu zen, ondo defenditzen eta erasotzen hasi ziren.

Bigarren eta hirugarren laurdenak Takeko neskak irabazi zituzten, 11-16 eta 10-17ko partzialekin. Errusiar mendiaren puntan ginen, markagailuan hiru puntura jarriz, 45-42 Zarautzeko nesken alde. Baina igo ginen bezala, jaitsi ere egin ginen. Azken laurdenean berriro Zarautzeko taldearen txanda iritsi zen.

Askotan esan bezala Takeko neskak lehiatzeko gai dira, baina ezinbestekoa da berrogei minutuz lehiatzea. Goraipatzekoa da taldeak partiduari buelta emateko izan zuen gaitasuna, zorionak neskak!
Aipatzekoa ere taldeak sartutako bost hiruakoak: SaioSa (2), Izaro (1), Eli (1) eta SaioJa (1).

Nahiz eta partidua errusiar mendiaren bukaeran amaitu, taldeak berriro puntara igo nahi zuen, eta horretarako modu hoberena taldeko afaria izan zen. Aipatzekoa Takeko neskak festan daukaten kontzentrazio maila eta jarrera, partiduetan horrela izango balitz...
Plazer bat izan zen neskak!

Aupa zuek, eta 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu