Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BUKATU DA!

Take Orbinox taldeak denboraldia amaitu zuen igande goizeko partidua jolastu ostean.

Azkeneko partiduari irrikaz ekiteko intentzioz, astelehen eta ostiraleko entrenamenduak txukunak
izan ziren. Ez ohikoa den ordutegi bat egokitu zitzaigun ordea, igandea goizeko 9:30ak Lasarten.
8:25etan gelditu ginen; gezurrik ez dugu esango, lo aurpegiak nabariak ziren eta ez soilik jokalarietan...
Baina zer demontre, motxilak hartu eta Lasartera. Beroketa motz baten ondoren prest! Partidua
orokorrean parekatua izan zen. Kantxa luzea egin zitzaigun askotan, baloi igoeran arazoak izanda.
Erasoan, azkeneko boladan bezala, ez genuen zailtasunik izan. Defentsan aldiz, askotan behar baina
lasaiago aritu ginen. Hala ere esan, laguntzetara iristen esfortzu bikaina egin genuela. Lasarteko
jokalariek ikaragarri asmatu zuten kanpoko jaurtiketetan; ia 20 puntu sartu zizkiguten saskitik 5-6
metrora.
Orain nahiz eta partidurik ez izan entrenatzen jarraituko dugu. Saskibaloiak kirolaz gozatzeko aukera
eman dio taldeari, lagunekin izerdi pixka bat bota eta poz eta haserrealdiak gozatzeko aukera emanez.
Julen eta bioi denboraldia oso motza egin zaigu, gustura egon garen seinale.
Zorionak neskak egindako denboraldiagatik! Mila esker!
1,2,3... TAKE!

menu
menu