Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eskerrak emateko unea.

Jokalari guztiak izan zarete bereziak eta asko daukat eskertzeko.

Kaixo ekipo:

Aurtengo denboraldiak aldaketa asko izan ditu: urtea hamaika jokalari izaten hasi ginen, tamalez, arrazoi ezberdinengatik Paulak eta Garoak taldea utzi zuten. Hasieran bi entrenatzaile zenituzten, baina denboraldia lauekin amaitu duzue.

Eskerrik asko Krisei denboraldian emandako laguntzagatik eta giro ona lortzen laguntzeagatik. Eskerrik asko ere, Iñigo Irurzuni eta Alaini azken hilabeteko entrenamenduak emateagatik. Mila esker Iñigo Orteri, nahiz eta denbora gutxi egon taldeari lagundu izanagatik, aulkitik taldea asko animatu baitu, zuzenketa onak eginez eta niri partiduetan erabakiak hartzen laguntzeagatik.

Baina zuek, jokalariak, izan zarete talde hau aurrera atera dutenak. Zaila izaten da ia partidu guztiak galdu ondoren entrenamendura ikasteko gogoarekin joatea, edota taldean giro ezin hobea egotea. Zorionez salbuespena zarete. Gainera, partiduetan beti errespetua erakutsi duzue, taldekideekiko, epailearekiko eta aurkariekiko. Eskerrik asko denboraldia hain erraza egiteagatik.

Jokalari batzuei Take Eskolatik ezagutzen nizuen, beste batzuei hiru edo bi urte jarraian entrenatu dizuet, eta gutxi batzuei lehen urtea zen entrenatzen nizuela, baina denak izan zarete bereziak niretzako:

4- Irati: Oraindik gogoan dut lehen entrenamenduan baloia lapurtu eta sekulako abiaduran sarrera bat egin zenuenean, ia uztaila ukituz. Beste guztiak arrituta geratu ziren, niri begira eta "ze azkarra da..." esanez. Astearteetan partiduari buruz hitz egiterakoan gehien lotsatzen zen jokalaria da, gorria jarriz. Eskerrik asko erakutsitako konpromezuagatik, ahal duzun guztietan entrenatzeko eta jokatzeko prest egon zara, taldekide bat gehiago bihurtuz. Gainera beti aurpegi eta jarrera ona erakutsi duzu, jarraitu horrela, bide luzea geratzen zaizu eta.

6- Oihane: Denboraldian lurrean denbora gehien egon den jokalaria dudarik gabe, batzuetan bakarrik erorita baina gehienetan baloia borrokatzeagatik. Baita sarrerak egiterakoan pauso lateralagatik eta baloia goratik mugitzeagatik ezberdintzen da ere. Batzuetan zure munduan zeuden arren, denboraldiko azken partiduetan ez dituzu baloiak oparitu, paseak indarrez eta zuzen egiten baitzituzun, aurrera pauso nabarmena izan da hori.

7- SaioJa: Jokatzera ateratzeko esatean motibazio gehien erakusten zuen jokalaria, "toma" esanez eta guzti. Edozein zuzenketa aurpegi onez entzun, onartu eta hobetzen saiatzen zara, asko eskertzekoa. Taldekideak uneoro animatzen dituzu, baina ez hori soilik, zure saskiratzeak ere asko bizitzen dituzu, behar den bezala! Ez galdu inoiz berezi egiten zaituen alaitasun hori! Orain dela hiru urte SaioJa ezizenez deitzen hasi nintzen eta niretzat beti SaioJa izango zara.

8- Eli: Tamalez belauneko lesioa izan zuen eta denboraldi txiki batez ezin izan zuen jokatu, gogoratu, hankak ondo flexionatzeaz! Goraipatu behar den gaitasuna duzu: jokua oso ondo ikusten duen jokalaria zara, mozketak noruntz eta noiz egin behar dituzun dakien jokalaria, eta hau zaila izaten da askotan. Erasoan bote bat eman eta baloia eskuetan hartzen duzu, noizbehinka jaurtiko bazenu...

9- Aiora: Denboraldia aurrera joan den heinean gorantz egin duen jokalaria izan zara, edozein egoerari aurre egiteko gai zara eta ondo erakutsi diguzu. Jarraitu horrela! Askotan txikia zarenaren txantxak egin dizkizut, baina badakizu handia zarela (ez fisikoki noski...) Zona barrura sartu eta errebersoa egiteko ohitura duen jokalaria da, beste ekintzak ondo egiten dituen arren ez ditu asko erabiltzen... Orain dela hiru urte esan nizun bezala: "pequeña pero matona"!

11- Ixiar: Intentsitatez beteriko jokalaria, defentsan dena ematen duen horietakoa eta falta dexente ere egiten dituena. Horrelako jokalariak asko gustatzen zaizkit! Uste dut denboraldian zehar zure buruarekiko konfidantza handiagotzen joan dela, guztiz merezita! Autoestima hori jokuan isladatu da, azken hilabeteetan erasoan ere intentsitateko jokalaria izan baitzara. Zorionak aldaketagatik! Jarraitu kaña ematen, baina entrenamenduetan noizbehinka faltak onartzen...

12- Izaro: Tamalez partidua amaitutakoan gaizki jokatu duela uste duen jokalaria zara, baina nik ikusten dudana ikusiko bazenu... Taldeari konpromezua, jarrera, abiadura, kalitatea eta giro ona eskaini diozu. Txundituta geratzeko saskiraketak egin dituzu eta intentsitate handiz jokatu duzu. Gainera bi entrenamenduetara eta partiduetara etortzeko gogoa erakutsi duzu, ezin zaizu ezer gehiago eskatu. Agian bai... ondo egiten duzuna onartu eta hobetu beharrekoa hobetzen saiatu, horrela bizitzan, eta bereziki, partiduetan disfrutatuko duzu.

13- Maialen: Taldeko lehen kapitaina. Entrenamenduetan dena ematen duen jokalaria, gauza berriak probatzeko beldurrik ez duena, horrela ikasi eta hobetzen da! 3 urte hauetatik azken hilabeteetan jokatutako moduarekin geratzen naiz; partiduetan urduritasunak alderatuz, kalitatea duzula erakutsi duzu. Jarraitu orain arte bezala, beti intentso eta jarrerarekin, ikusi den bezala emaitzak iristen dira eta.

14- SaioSa: Hiru urte SaioSa ezizena jarri nizunetik... Lengo urtean tamalez ezin izan genuen zurekin guztiz disfrutatu, baina aurten orain dela hiru urte zinena izatera bueltatu zara, gaitasunezko jokalaria. Zorionak egoerari aurre egiteagatik! Eskubitik erritmo aldaketa azkar baten ostean egiten dituen sarrerak identifikatzen du, batzuetan, ezkerretik ere saiatzen da... Lehen botatzen zituen misilak ere identifikatzen zien, baina azken hilabeteetan jaurtiketa loratuak egitearen ondorioz taldeko triplista bihurtu da. Ezin ahaztu bere belarritako famatuak...

15- Jasone: Taldeko bigarren kapitaina. Hiru urtez ikasteko gogoa eta beti jarrera ona erakutsi duzu, horrelako jokalariak entrenatzea plazerra da. Jaurtiketa egingo duelaren keinua egin, defentsak sinistu eta sarreran bukatzen duen jokalaria. Nahiz eta ekintza hau behin eta berriz errepikatu denak erortzen dira. Gainera, jaurtiketa libreetan hankak geroz eta gehiago irekitzeko ohitura hartzen ari zara, noizbait espagat egitera iritsiko ote zara? Aurten, inoiz baino gehiago daukazun konpromezua erakutsi duzu, seniorrekin entrenatu eta jokatzen hasi baitzara, taldeko bat gehiago bihurtuz. Plazer bat izan da zure entrenatzaile eta taldekidea izatea.

18- Olaia: Bere buruari zailtasunak jartzea gustatzen zaion jokalaria da, hiru pertsonen aurka borrokatu behar badu ez dauka arazorik, edozeini irabazteko gai zara, geldiezina! Batzuetan presionatzen hasi zara eta askotan horri esker baloia berreskuratu dugu! Hiru urte hauetan jokalari eta pertsona bezala hazten ikusi zaitut, zorteduna izan naiz zu bezalako jokalari bat entrenatzeaz! Tamalez, edo zorionez, datorren urtean seniorra zara, espero dut taldekide gisa kantxan ikustea!

Esan bezala, jokalari guztiak izan zarete bereziak eta asko daukat eskertzeko. Uneoro adibide izan zarete; errespetuaren eta taldekidetasunaren adibide. Entrenatzaileak zuetaz oso arro gaude, dudarik gabe, errepikatuko nuen urtea izan da, zuek egin duzue urte berezia.

Iñigo Ortek ere bere mezua idatzi nahi izan digu: “Nahiz eta denbora gutxi egon naizen, oso gustura egon naiz hasieratik oso ondo onartu baitidazue jokalariek. Eskerrik asko Nereari aukera emateagatik, gutxi egon naizen arren gauzak ikasi baititut. Asko eskertzea hasieratik erakutsitako konfiantzarengatik, bai jokalariei zerbait zuzendu dietenean eta baita entrenatzaileari dezisio bat hartzerakoan nire iritzia entzuteagatik.”

Bukatzeko, eskerrak ematea besterik ez. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Besarkada handi bat!

Nerea.

Aupa zuek neskak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu