Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko lehen partidua etxean hasi zuten Kadete neskek

Aurkaria irun zutelarik. Orain arte landutakoa erakusteko garaia iritsi zen azkenean.

Gure neskek jokoa apur bat izututa asi zuten, izan ere, kanpoko jokalariek fisikoki abantaila
handiagoa zutela gauza jakina zen; nolanahi ere, gogotsu atera ziren zelaira, partiduaren
bukaeraraino borrokatzeko asmoz.
Esan beharra dago, Irungo taldea hobeto eutsi zela lehiara, partiduaren lehen saskiratzetik
markagailuan aurretik joan ziren. Hori dela eta, etxeko neskek burua jaitsi eta aurreko
asteko lagunartekoan ikusi ziren akats ugari errepikatu zituzten. Burua berriro altxa
zutenerako partiduaren azken minutuak soilik ez ziren geratzen. Dena den, azpimarratzekoa
da akats hauek zuzentzeko taldeak izan zuen jarrera positiboa.
Emaitza alde batera utzita, argi geratu zen hobetzeko asko daukagula, bai jokalariek eta
baita entrenatzaileok ere, eta hori horrela izan dadin, astean zehar lanean gogor jarraitzea
tokatzen zaigu.
Aupa neskak! 1,2,3… Take!

menu
menu