Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio onak berreskuratzen

Hirugarren garaipena gure senior neskentzat Alde Zaharraren aurkako partiduan

Partidu honek jokatu baino haste batzuk lehenagotik zenbait buruhauste ekarri zizkien bi klubetako taldeei Tolosako babarrunak zirela eta, baina azkenean larunbatean Tolosan jokatzea lortu genuen, partidua bukatu eta parranda ona botatzeko asmoz.

Asteko helburu nagusia sentsazio onak berreskuratzea zen, eta nahiz eta baja ugari izan astean zehar gogotsu entrenatu zen. Gogo berdinarekin kantxaratu ginen larunbatean, defentsan eta ondoren eginiko lanari esker kontraeraso ugari lortu genituen, eta erasoan oso eroso sentitu
ginen saskiraketa errazak lortuz. Bigarren laurdenean ordea, 1x1 eko defentsan puntu ugari jaso genituen, eta zonari aurre egitea zertxobait kostatu zitzaigun. Atsedenaldian markagailua 22-30koa zen.

Bigarren zatian intentsitate maila igo genuen, gauzak guk dakigun bezala egiten hasi ginen, eta askoz errazago atera zen dena. Komunikazioa, laguntzak, 1x1 eko defentsa... hobekuntza nabaria zen defentsan, eta erasoan hutsuneak bilatuz eta saskira erasotuz kalitatezko saskiak
lortu ziren. Lan honi esker neskek hirugarren garaipena lortu zuten.

Orain lanean jarraitzea besterik ez zaigu falta, eta larunbatean Internacionalen aurka jokatzea suertatzen zaigu.

Aupa Neskak!! 1,2,3... TAKE!!

menu
menu