Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PUNTU BAT

Internacional taldearen aurka jokatu zuen larunbat eguerdian TAKEko nesken lehen taldeak, 43-42ko markagailuarekin garaipena lortuz.

Astean zehar ondo entrenatuta partidu ona jokatzekotan kantxaratu ginen. Hasiera aldiz ez zen guk nahi genuen bezalakoa. Hotz hasi ginen, intentsitate baxuz eta beste partiduetan gure izan dugun jarrera galduta. Interreko taldea ez zen makala eta ia partidu hasieratik markagailuan atzetik joatea egokitu zitzaigun.

Hirugarren eta laugarren laurdenetan aldiz, elkarri emandako aholku eta animoak baliatuta, pixkanaka hasi ginen gure jokua erakusten. 1x1eko defentsa estuak, erasoan baloia mugituz… Azken segundoetara parekatuta iritsi ginen, edozein taldek irabazi zezakeen. TAKEkoek gogor estutu zuten defentsan eta Donostiko neskek ezin izan zuten punturik lortu. Kasu honetan garaipena etxean gelditu zen.

Horrelako egoerak kudeatzen ikastea tokatzen zaigu, bai jokalari eta bai entrenatzaileei. Estu doazen partidu guztiak gure aldera joango ez direla badakigu, beraz lanean jarraitzea besterik ez dugu.

Orain ligako talde gogorrenen aurka lehiatzea tokatzen zaigu. Aupa neskak!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu