Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior neskek bide zuzenean ari dira lanean

Redline mekanika TAKE-ko neskak denboraldi polita burutzen ari dira orain arte, entrenoetan gogotsu, partiduetan emaitza onak ateratzen, eta kantxa kanpoan ere gauzak ondo egiten.

Denboraldi eta egoera berria aurpegiratzen zuen aurten TAKEko junior nesken lehen taldeak. 10
jokalariko talde batean, erdia urte batekoak eta beste erdia bestekoa, elkarren ezagutu, multzo sendo bat
sortu, eta taldea eraikitzea beraz lenengo helburuak. Ideia horrekin hasi ginen lanean aurredenboraldian,
eta hasieratik argi zegoen jokalariak gogotsu zirela gauzak ondo egiteko. Entrenamenduetan orokorren
gogoak nabarmenak ziren eta gutxinaka taldea sortzen joan zen.

Lehiaketari buruz, egoera berria batzuentzat, eta ezaguna besteentzat, partaidetzan lehiatzea egokitu bai zaigu aurten. Formakuntza talde bat izanda helburu nagusiak argiak dira, jokalari bezala hazi, talde geroz eta hobea izan, saskibaloietaz eta talde baten parte izateaz disfrutatu, eta lan honen ondorioz ahal den gogorrena lehiatzea. Azken arlo honekin lotuta, lehen helburu deportiboa igoera faserako sailkatzea jarri zuen taldeak, eta bi jardunaldi faltan matematikoki lortu dute hau! Zorionak beraz neskak!!!

Lehen 9 jardunaldietan 8 norgehiagoka irabazteari esker lortu da emaitza hau. 9 partidu hauetan
momentu onak eta ez hain onak euki ditu taldeak, normala den bezala. Lehen partiduetan kantxan
lehiakorrak izatea kosta egin zitzaion taldeari, baino gutxinaka entrenamenduetako lana partiduetan
nabaritzen hasi zan, Oiartzunen aurka edo azken jardunaldi hontan Añorgan aurka saskibaloi maila ona
erakutsiz batez ere erasoan. Baloia ondo mugitzeko gai direla erakutsi dute gure neskak, eta kantxan
listak diren jokalariak direla ere argi utzi dute behin baino gehiagotan. Egon dira momentuak nun
entrenatzaileak aulkitik jokua zuzendu baino gehio, ikusten ari ginenaz disfrutatu egin duguna.

Jakina, hobetzeko atalak ere badaudela argi geratu da norgehiagoka batzuetan. Lehen bi jardunaldietan
atasko momentu ugari bizi genituen, eta orokorren defentsako lana hobetzekoa da oraindik. Laster maila
altuagoa izango duen liga batean hasiko gara, eta lehiakorrak izan nahi badegu, defentsako lana hobea
izan beharko du. 1X1eko defentsan esfortzua igo beharko degu, saski azpian bizitzen diren egoera ia
guztitan gogortasuna igo beharko degu, eta kontzentrazio defentsiboa ezin izango degu galdu.

Hauek eta beste ideiak buruan direla jarraituko degu entrenatzen. Txalotzekoa da sentitzea jokalariek
gogoz etortzen direla entrenamenduetara (Asteleneko entrenamendua beti astelenetan tokatzen zaigu, eta
batzutan nabaritzen da, baino tira...), eta ikasteko gogoa dutela nabaria da beti. Jarrera ezin hobea alde
hortatik. Asko eskertzea eta jarraitu berdin neskak!

Kantxatik kanpo egiten den lana ere garrantzitsua da edozein taldearentzat, eta hortan aurrerapauso bat eman du ekipoak asteburu honetan. Ekipoko afaria ospatu genuen, eta giroa ezin hobea izan zen, aurretik, bitarten eta ondoren. Taberna den kantxatan maila altua erakusten dute neska hauek! Parra ugari, ondo jan, tragon baten bat, dantza onak eta nahiz eta desagerpen bat edo beste sufritu, taldeak eguardian bezala,garaipena lortu zuen gauen ere! Denboraldiko lehengoa, baino ziur ez dela azkena izango!

Denboraldia beraz bide onetik doa, hau berdin edo hobeto jarraitzeko lana egingo degu, aurten asko
disfrutatzeko eta gauza politak egiteko aukera bai daukagu, eta ezin degu hori ez aprobetxatu.
Entrenamenduetan gogor izaten jarraitu, taldekidearen ondoan egoten jarraitu, eta saskibaloia ikasteko gogo horiekin jarraitu neskak! Aupa gu eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu