Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IA IA

TAKEko nesken lehen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu larunbatean Antigua Luberriren aurka jokatutako norgehiagokan.

Astelehen, astearte eta ostiraleko entrenamenduak onak izan ziren, eta zer demontre, sorpresa emateko gogoz abiatu ginen Donostiarantz. Antigua Luberri taldea sailkapenaren goiko aldean dagoen taldea da, baino horrek ez zigun inolako beldurrik ematen.

Lehen laurdeneko lehen 3 minutuetan, 11-3 hasi ginen. Jokalari altuak ziren kontrakoak eta pase dezente galdu genituen. Pixkanaka baloia mugitzen hasi eta 15-15 jartzea lortu genuen. Bigarren laurdenean min eman ziguten. Partzial garrantzitsua sartu ziguten eta ezin izan genuen zulotik atera.

Azken 20 minutuetan sentsazio onak berreskuratu genituen. Defentsan urteko partida onena jokatu genuen, erasoan aldiz, hobetzeko gauzak badirela argi gelditu zen. Ikasi beharra daukagu gure barruko frustrazio eta kezkak azaleratzen, taldekideen laguntza eskatuz, elkarrekin aurre egingo diegulakoan. Azkenean 7 puntuko aldez garaipena eskutatik joan zitzaigun.

Datorren larunbatean BKL-ren aurka jokatuko dugu, 12:00etan Tolosan.

Aupa neskak!

menu
menu