Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BOOM!

Igandean Zarautzen jokatutako partidarekin lehen itzuliari amaiera eman zien TAKEko senior nesken lehen taldeak.

Aurreko asteko partidu kaxkarra atzean uztea zen aste honetako helburu nagusia, berriro ere
sentsazio onak berreskuratzea. Asteburu honetan sailkapenean bigarren kokatuta zegoen
Zarautz taldea geneukan aurrean; partidu zaila oso.
Hasieratik kontzentratuta atera ginen, partidua lehen momentutik gogortu nahian. Beraiek
kanpotik asko asmatu zuten baina ez ginen kikildu. Erasoan asmatzea lortu genuen eta
defentsan ez genituen erraztasunak eman.
Atsedenaldira 4 puntu aurretik iritsi ginen. Eta hortik aurrera zer? Jokatu zuen jokalari bakoitzak
bere aletxoa jarri zuen. Blokeo zuzenetako defentsa ona, errebotea zaindu genuen... Ze poza
partidu amaieran markagailuan 38-51 ikusteak! Eskerrak eman nahi dizkiegu taldea animatzera
gerturatu ziren guztiei!
Astelehen goiza ez zen horren gogorra izan. Saskibaloia maite dugu horrelako sorpresak
eskaintzen dizkigulako.
Neskak, bigarren itzulia hastera goaz... Egurra!
AUPA TAKE!

menu
menu