Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen handia junior nesken eskutik

Redline mekanika TAKE-ko neskek aurrerapausok ematen jarraitzen dute galdurik gabe zegoen Atleticon aurka garaipen handia lortuz.

Ordutegi ez ohiko baten aurpegiratzen zuten gure juniorrek igoera faseko bigarren jardunaldia, ostegunen entreno orduan hain zuzen ere. Eta aurrean aurkari beldurgarria, Donostiko Atletico, denboraldi
hontan inor menderatu ez duen taldea, eta aldi berean TAKEkoei garaitzeko gai izan diren bakarrak. Gogotsu ziren beraz gure neskak berriro ere hauek aurpegiratzeko eta erakusteko lortzen ari diren
hobekuntza.

Norgehiagoka ezin hobeto hasi zen etxekoentzat, espero zan bezala Donostiarrak zona bat planteatu zuten hasieratik, baino honek ez zuen suposatu arazo handirik TAKEtarrentzat. Erasoan baloia arazorik
gabe mugitzen zuten, eta jaurtiketa argiak generatzen zituzten, honi esker partiduk lehen abantaila etxekoentzat zen. Donostiarrek azkar erreakzionatu zuten eta banakako defentsan hobeto moldatzen ziren,
gure neskek baloiak galtzen hasi ziren eta Donostiarrak partiduan sartu ziren. Azkeneko momentuko Oihanek sartutako saskiraketa batek 27-27koa ipintzen zuen markagailuan atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean gauzak berdinduta jarraitu zuten, etxekoei kosta egiten zitzaien 1X1eko egoerak falta gabe defenditzea, eta aurkaria behin eta berriro jaurtiketa libreko marra bisitatzen zuten. Baino
TAKEko neskek ez zuten inoiz besoak jaitsi, eta norgehiagokan mantentzen ziren, azken laurdenean
puntu bateko abantailarekin sartuz.

Dena erabakitzear eta tentsioa nabaria taldean. Horrelako egoeratan, jokalariak eman zuten erantzuna ikustea... a ze gozamena! Kantxan inongo beldurrik gabe jokatzen, intentsitatea altua mantentzen
momentuoro, aulkitik animoak izugarriak... Horrela jokatzen denean, emaitzak ia beti etorriko dira. Eta hau izan zen osteguneko kasua, aipatzekoak Aiorak lortutako 10 puntuak azken 10 minutu hauetan, ondo
ospatutako hiruko bat barne. Denon lan on honi esker, azken laurdena 18-11 irabazi zuten TAKEtarrak eta garaipena etxean geratu zen!

Zorionak ekipo ez hainbeste garaipenagatik, ikusten ari den progresioagatik baizik! Ez ahaztu formakuntza talde bat garela, eta emaitzen gainetik beste helburu batzuk ditugula. Hauek betetzeko gai
zaretela ikustea bai dala garaipen handia! Osteguneko norgehiagoka honen eredu da, taldeak bestetan ez bezala, 40 minutuak aguantatu bai zituzten intentsitate berdinarekin, akatsak egin edo ez, aurkaria hobeto
edo okerrago egon, gure neskak ez zituzten besoak jaisten, eta horrek pilo bat balio du. Zorionak neskak!

Progresio hau ikusteak lanen gogorrago ekitea animatu behar gaitu, hobetzen jarraitzeko anbizio horrekin jarraitu eta denboraldiaz disfrutatzen jarraitu!

Aupa neskak, egurra kantxan eta kantxatik kanpo! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu