Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurten SuperManager-ak emozio gehiago izango du

Asmo horrekin, taldeko ligaxkan parte hartzen dutenek afari bat izango dute jokoan.

Aurreko urteetan bezala, TAKE-ko jokalari, zuzendaritza eta zaleek www.acb.com webguneko SuperManager-ean ligaxka bat osatuko dute (05/06 denboraldia hasten denean). Aurten berrikuntza bat egitea pentsatu dute beste urteetan izan ez duen emozio puntu hori berreskuratu dezan. Apustua honako hau izango da: ligaxkan izen ematen dutenen artean, afaria izango dute jokoan, hau da, sailkapenaren azken erdian geratzen diren partaideek goiko postuetan geratzen direnei afaria ordaindu beharko diete. Hobeto uler dadin, 10 partaidek izena ematen badute, liga amaieran azkena geratzen diren bostek, aurrena geratzen diren bostei ordaindu beharko diete afaria.

Denboraldi amaieran erabakiko da afaria noiz eta non izango den. Beraz, parte hartu nahi duten guztiek badakite zer egongo den jokoan.

menu
menu