Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaitu da Supermanager-a

Dagoeneko erabakita dago klubeko liga pribatuan parte hartu dutenetatik zeintzuk izango diren gainontzekoei afaria ordainduko dietenak.

Denboraldi osoko tentsioak amaitu dira Supermanager-ean parte hartu dutenentzat. Hasieran denak murgilduta ibili diren arren, amaierarako bat baino gehiagok ezin izan du tentsioa jasan eta nahiago izan du afaria ordaindu eta bihotza lasai eduki.

Ondorengo taulan gorriz agertzen direnek, beltzez agertzen direnei afaria ordaindu beharko diete, denboraldi hasieran izen ematerakoan onartu zuten bezala. Hasiera batean, afaria, Uztailak 1-erako dago pentsatuta. Beraz, ezin duenak garaiz abixa dezala eta, ordaindu behar badu, dirua behintzat utzi dezala gainontzekoek disfrutatu dezaten.

Hurrengo urtean berriro ere egiteko intentzioa dago. Ea jende gehiago animatzen den.

menu
menu