Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Supermanager-a hastera doa

Iaz bezala, klubean liga pribatu bat sortu dugu eta parte hartzaileek apustua egingo dute euren artean. Liga amaieran azkena geratzen direnek, aurrena geratzen direnei afaria ordaindu beharko diete.

Denboraldia hastera doa eta horrekin batera www.acb.com-eko Supermanager-a.

Iaz klubeko liga pribatuak eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere errepikatzea pentsatu dugu. Gogoan duzuenez, apostu bat egon zen jokoan parte hartu zuten guztien artean eta denboraldi amaieran afari bat egin zuten guztiek, galtzaileek irabazleei ordainduz.

Aurten, arauak ez dira batere aldatu eta beraz, zalantza haundirik ez da izango. Hori bai, ea iazko parte hartzaileez gain, jende gehiago animatzen den.

Supermanager-erako sarrera zuzena duzue webguneko azalean eskuineko aldean dagoen loturan.

Lehen taldeak egiteko epea Irailak 30-ean amaituko da, lehen partidua jokatu baino ordubete lehenago. Badago, beraz, jokalariak ondo aztertzeko nahikoa denbora.

Behin taldeak ondo osatu eta gero, taldeko liga pribatuan parte hartzeko aukera izango duzue. Bertan parte hartu nahi duenak idatz dezala e-mail bat takesb@takesb.com helbidera eta erantzuna jasoko du liga pribatuak nola izena duen eta zein kontraseña erabili behar duen esanez. Gogoratu, afari bat dago jokoan!!!!

Beraz, animatu!!!!

menu
menu