Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/09/23-24-ko kartelera

Asteburu honetan lehen mailako kadeteak bakarrik izango dira lehian. Denboraldiko lehen partida izango dute. Gainontzeko taldeek ez dute oraindik denboraldia hasiko.

Denboraldia hastera doaz Tolosa Argysan-eko kadeteak. Iazko denboraldi bikainaren ondoren, lehen mailara igotzea lortu zuten eta maila horretan ariko dira aurten.

Denboraldiko lehen faseak 11 jardunaldi izango ditu eta horietako bat atsedenaldia izango da. Tolosarren atsedenaldia azken jardunaldian izango da. Fase honen amaieran lehen lau postuetan geratzen diren taldeek finalaurrekoak jokatuko dituzte (lehena laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka). Bi partida hauetan garaile suertatzen direnek Euskal Liga jokatuko dute. Bestalde, bigarren mailara jeitsiko direnak, azken sailkatua eta hamargarren eta hamaikagarrenaren artean jokatuko den partidako galtzailea izango dira. Gainontzeko taldeek eta bigarren mailatik igotzen direnek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute.

Bai entrenatzailea eta bai jokalariak oso baikor ageri dira, egin dezaketen denboraldiaren aurrean eta helburu bezala Euskal Ligara sailkatzea dute. Ez da helburu makala, ordea, talde indartsu eta esperientziadunak bait dituzte maila berean. Ea nola moldatzen diren maila berrira.

Lehen partida hau etxean jokatuko dute Zarautz K.E.-ren aurka Usabal Kiroldegian larunbat goizeko 12:00-etan.

Gainontzeko taldeek zertxobait gehiago itxaron beharko dute. Seniorrek astebete barru hasiko dute denboraldia eta gainontzeko taldeek beranduago.

menu
menu