Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Catalunya nagusitu zen selekzioen arteko norgehiag

90-100 izan zen partida amaierako emaitza. Ikuskizun polita izan zen, aspaldiko jokalariez gozatzeko aukera egon zelarik. Batzuk besteak baino hobeto mantentzen direla ikusi ahal izan genuen.

Euskal Kirolaren 3. egunaren barruan Euskadi eta Catalunya-ko selekzio beteranoen arteko norgehiagoka izan zen larunbat arratsaldan Usabalen. Jokalari ezagunak etortzekoak ziren, nahiz eta azken orduan Epi eta Creus bezalako jokalariek bidaiatzerik ez zuten izan. Hala ere, Solozabal, Kosta, Jofresa, Abad... hemen izan ziren Catalunya-ren aldetik eta Davalillo, Jungitu, Cuadra, Mauraza… Euskadi-renetik.

Jokaldi polit ugari izan ziren baina kontutan hartzekoa izan zen (batik bat gaur egun jokatzen ari diren gazteentzat) Nacho Solozabal-ek eginikoa. Kontraeraso batean bakar bakarrik zela huts egin zuen, autodisziplina moduan hiru flexio egin zituen bertan eta ziztu bizian atzera joan zen defentsa lanetara bertara gerturatu zirenen txalo zaparrada artean.

Partidako albiste txar bakarra Xabier Jon Davalillo-ren eskutik etorri zen. Lehen laurdenean irristatu egin zen eta lesio bat jasan zuen orkatil inguruan. Gaur egungo Lagun Aro-ren lehendakariak, ordea, ez zuen humorea galdu eta afalorduan ere gainontzeko jokalari eta antolatzaileekin izan zen.

Partzialak: 20-23; 38-51; 69-80; 90-100.

Euskadi: Davalillo (5), Alonso (0), Jungitu (0), Cuadra (16), Mendiburu (2) –hasierako bostekoa - Betolaza (12), Madina (0); Perez (16), Mauraza (22), Lafuente (7), Astarloa (2) eta Santos (8).

Catalunya: Kosta (4), Solozabal (14), Margall (7), Singla (12), Jimenez (22) – hasierako bostekoa – Jofresa (14), Peñarroya (4), Bosch (7), Abad (16).

menu
menu