Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/10/27-28-ko kartelera

Seniorrek larunbat arratsaldean jokatuko dute Usabalen Jarrilleros-en aurka. 2. urteko kadeteek Azpeitian jokatuko dute eta 1. urtekoek etxean denboraldiko lehenengo partida, billabonakoek bezala. Infantilek euren artean jokatuko dute ostiral arratsaldean.


SENIORRAK:

Azken partidako garaipen bikaina eta gero, etxean jokatuko dute Tolosa Aralar-eko mutilek. Aurkaria Portugaleteko Jarrilleros izango da eta norgehiagoka larunbat arratsaldeko 16:00-etan ospatuko da Usabalen. Bizkaitarrek iaz maila galdu zuten, baina talde batentzako lekua zegoenez, Euskal Federakuntzak, jeitsi zirenetatik onenari eman zion aukera berriro ere maila honetan mantentzeko. Hala ere, ez dute denboraldia oso ondo hasi, pasa den astean lortu bait zuten denboraldiko lehen garaipena. Espero dezagun larunbatean beste porrot bat eramango dutela etxera. Tolosarren aldetik, ez da bajarik espero, Kike osatu bait da larunbatean Urretxun jaso zuen kolpetik.

KADETEAK:

Astebukaera honetan hasiko zaizkio zailtasunak Tolosa Argysan-i. Orainarteko partida guztietan garaile suertatu eta gero, Azpeitiara joan beharko dute larunbat goizeko 9:30-etan bertako Caldereria Zaher ISB-ri aurre egiten saiatzeko. Partida interesgarria izango da, bi taldeak porrotik gabe bait daude eta euren helburua Euskal Ligara sailkatzea bait da.

Talde honetako Alain eta Iker deitu dituzte datozen igande eta asteazkenean Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Txapelketa jolasteko. Gogoratu NAN originala eraman behar duzuela txapelketara. Igandean Arabaren aurka jokatuko dute 13:00-etan Bilboko Artxanda polikiroldegian eta asteazkenean Bizkaiaren aurka ordu eta leku berean.

Aste honetan hasiko dute denboraldia Tolosa-ko kadeteek. Hilabetetik gora entrenatzen aritu eta gero, iaz infantil zirenek kadete mailara salto egin dute eta ikusi beharko da zernolako aurrerapausoa ematen duten. Entrenatzaile lanetan Ion Izagirre arituko da. Lehen partida hau etxean jokatuko dute larunbat goizeko 12:00-etan Easo Basoa-ren aurka.

Tolosako Adiskideok Kirol Elkarteak akordio bat sinatu berri du Billabonan saskibaloi talde bati laguntza emateko. Aurten kadete mailan arituko dira eta entrenatzaile lanetan Harriet Belloso eta Mikel Lizarribar izango dira. Lehen partida C. D. Internacional-en aurka jokatuko dute larunbat goizeko 12:00-etan Billabonako kiroldegian.

INFANTILAK:

Pasa den asteko porrotaren ostean, oraingo honetan derby-a izango da Usabalen. Tolosa A eta Tolosa B aurkari izango dira ostiral arratsaldeko 17:30-etatik aurrera Usabalen. Gazteentzat denboraldiko lehen partida izango da eta zaharrenei eskarmentua emateko gogo biziz kantxaratuko omen dira. Ea bietako nor suertatzen den garaile.

menu
menu