Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/11/04-ko kartelera

Denboraldian lehen aldiz klubeko talde guztiek izango dute partidaren bat astebukaera honetan. Ia denek etxetik kanpo jokatuko dute, Tolosa B-ko infantilak soilik izango dira etxean jokatuko dutenak.


SENIORRAK:
Pasa den asteburuko garaipen errazaren ostean, Bilbo aldera joko dute Tolosa Aralar-eko mutilek. Ez dute partida erraza izango, sailkapenean laugarren postuan dagoen ATE Asesores-La Salle Bilbao taldearen aurka jokatuko bait dute larunbat arratsaldeko 18:20-etatik aurrera.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-eko kadeteak lehiaketara itzuliko dira pasa den asteburuko atsedenaldia eta gero. Taldekide guztiek ez zuten atsedena eduki, Iker eta Alain-ek Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapelketa jokatu zuten eta bai finalerdi eta baita finalean ere garaile irten ziren. Zorionak biei!!!! Taldeari dagokionez, Azpeitian jokatuko dute partida garrantzitsua larunbat goizeko 9:30-etan Caldereria Zaher ISB taldearen aurka.

Tolosa-ko kadeteek ere inguru horietara egingo dute bidaia. Bigarren jardunaldia izango dute jokoan Azkoitian, larunbat goizeko 9:30-etan GSB Acero-ren aurka.

Billabona-ko kadeteek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute Bergaran. Ez dute erraza izango, ordea, bergarakoek pasa den astean garaipena lortu bait zuten. Norgehiagoka igande goizeko 10:00-etan izango da Bergara K.E.-ren aurka.

INFANTILAK:
Pasa den asteko garaipenaren ostean indar berriturik dira Tolosa A-ko infantilak. Beste garaipen bat lortzeko asmoz doaz Azpeitiara larunbat goizeko 10:00-etan partida jokatzera Ikasi ISB- ren aurka.

Lehen garaipena lortzeko gogo biziz direnak Tolosa B-ko infantilak dira. Etxean jokatuko dute larunbat goizeko 10:30-etatik aurrera bi porrot jasanda datorren Ordizia (Jak-Oian)-en aurka.

menu
menu