Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/11/11-ko kartelera

Pasa den astean talde gehienek kanpoan jokatu bazuten, oraingoan alderantzizkoa gertatzen da. Ea emaitzetan ere erabat alderantzizkoa gertatzen den, eta Tolosa B-ko infantilena mantendu.

Berriro ere iritsi da astebukaera eta horrekin batera, TAKE-ko taldeen partidak. Hona hemen klubeko talde guztien kartelera:

SENIORRAK:
Pasa den asteko porrotaren ostean garaipen gosez dira Jimy-ren mutilak. Etxean erakusten ari diren joku eta emaitzak mantentzeko intentzioarekin jasoko dute Bidegintza-Cespa Conten talde bizkaitarra. Sailkapenean tolosarren atzetik dira, eta irabaztea derrigorrezkotzat jotzen da. Neurketa arratsaldeko 16:00-etatik aurrera jokatuko da Usabalen. Taldeko baja bakarra Unai-rena izango da, asteleheneko entrenamenduan belauna bihurritu bait zuen. Taldeak animoak bidaltzen dizkio lehen bait lehen osatu dadin.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek denboraldiko lehen porrotari buelta eman nahi dio larunbatean. Etxean jokatuko dute, itxuraz irabazi beharreko partidan batean, Goierri K.E. A-ren aurka. Partida goizeko 12:00-etan hasiko da.

Tolosa-k ere etxean jokatuko du partida. Aurkari Hernani K.E. izango du eta orain arteko emaitzen arabera, hau ere irabazi beharreko partida dute. Argysan-ekoek bezala, 12:00-etatik aurrera jokatuko dute larunbat goizean Usabalen.

Billabona-k denboraldiko lehen garaipena du amets. Horretarako, partidarik irabazi gabe dagoen Erroibide C.D. talde irundarra jasoko du Billabonako Olaederra kiroldegian larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera.

INFANTILAK:
Tolosa A-k etxean jokatuko du Azpeitiako Epi Kristaldegia ISB-ren aurka. Azpeitiarrak multzoko faboritoetako bat dira eta ez da, beraz, partida erraza izango. Neurketa larunbat goizeko 10:30-etan hasiko da.

Tolosa B-k, aldiz, etxetik kanpo jokatuko du, Beasainen hain zuzen ere, larunbat goizeko 10:45-etatik aurrera BKL taldearen aurka. Tolosarrek Yon Gonzalez entrenatzailearen baja izango dute eta espero dezagun jokalariek jakingo dutela egoera honi nola buelta eman

menu
menu