Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/11/18-ko kartelera

Astebukaera honetan talde gehienek etxetik kanpo jokatuko dituzte euren partidak. Etxeko bakarrak Tolosa A-ko infantilak izango dira eta Billabonak atsedenaldia du.


SENIORRAK:
Tolosa Aralar-ek Laudio aldera joan beharko du bere partida jokatzera. Aurkari, bertako Sugarrak taldea izango du, sailkapenean garaipen bat gutxiagorekin aurkitzen dena, eta etxean oso arerio gogorra dena, batik bat, bere hiruko jaurtiketetan duen trebetasunagatik. Neurketa, larunbat arratsaldeko 18:30-etan jokatuko dute.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek neurketa zaila du. Taldeko faborito nagusienaren aurka jokatuko bait du larunbat goizeko 10:00-etan Donostian. Easo A taldeak ez du oraindik partidarik galdu eta lehen porrot horren bila joango dira gure mutilak.

Tolosa-k Arrasatera egin beharko du bidaia, bertan, Construcciones Alkesa-ren aurka jokatzeko. Sailkapenean berdindurik aurkitzen dira eta ondorioz, garrantzitsua litzateke garaipena erdiestea. Neurketa larunbat goizeko 12:00-etan jokatuko dute.

Billabona-k atsedenaldia izango du astebukaera honetan.

INFANTILAK:
Tolosa A-k etxean jokatuko du partida. Aurkari Goierri K.E. izango dute larunbat goizeko 10:30-etatik aurrera Usabalen.

Tolosa B-k Azpeitiara egingo du bidaia, taldeko faboritoetako baten aurka jokatzeko. Epi Kristaldegia ISB-k ez du orainarte partidarik galdu. Partida larunbat goizeko 9:30-etan jokatuko da.

menu
menu