Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/11/25-ko kartelera

Partida jokatuko duten talde guztiek etxean izango dituzte partidak larunbatean. Tolosa-ko kadeteek eta Tolosa A-ko infantilek atsedenaldia izango dute.


SENIORRAK:
Garaipenen bideari jarraitu nahi diote Tolosa Aralar-eko mutilek larunbat arratsaldeko 16:00-etan Usabalen Salleko talde bizkaitarraren aurka jokatuko duten norgehiagokan. Garaipenak balio handia izango luke, aurkaria partida bat gutxiago irabazita aurkitzen bait da sailkapenean. Ea lortzen duten.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek erraz irabazi beharreko partida jokatuko du larunbat goizeko 12:00-etan Usabalen. Aurkari Gros Xake Loyola taldea, eta ikuspuntua Euskal Ligara sailkatzeko finalerdietan. Bi partida soilik geratzen zaizkie, azken jardunaldian atsedenaldia izango bait dute.

Tolosa-ko kadeteek atsedenaldia izango dute.

Billabona-k indarberriturik itzuli nahi du txapelketara pasa den asteko atsedenaldia eta gero. Aurkari, bere egoera berdinean dagoen Haurtzaro talde oiartzuarra. Ea denboraldiko lehen garaipena erdiesten duten. Partida 12:00-etan jokatuko dute Olaederran.

INFANTILAK:
Tolosa A-k atsedenaldia izango du.

Tolosa B-k etxean partida zaila izango du. Aurkari, pasa den astean zaharrenei erraz irabazi zien Goierri K.E. Norgehiagoka 10:30-etan jokatuko da Usabalen.

menu
menu