Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/12/02-ko kartelera

Urte amaierara iristen ari gara eta aurki etorriko da ondo merezitako atsedenaldia. Baina hori iristerako oraindik lana egitea egokitzen da. Hona hemen aste hontako kartelera.


SENIORRAK:
Tolosa Aralar-ek partida zaila izango du larunbat arratsaldean Logroñon. Bertako Universidad de la Rioja taldearen aurka jokatuko bait dute arratsaldeko 18:00-etatik aurrera. Bidaia luzea izango da, baina ea itzulerako bi orduak irrifarre batekin izaten diren.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek denboraldiko lehen faseko azken partida jokatuko du, izan ere, azken jardunaldian atsedena bait dute. Aurkari, Euskal Ligarako sailkatze kanporaketan parte hartu nahi duen Ordizia K.E. Tolosarrek ez dute ziurtaturik lehen lau postuetan amaitzea eta garaipena ezinbestekoa da, azken jardunaldian beste emaitzei begira ez egoteko.

Tolosa-k etxetik kanpo jokatuko du partida. Larunbat arratsaldeko 16:00-etatik aurrera Donostiara joan beharko dute, bertan, La Salle-ri partida irabazteko asmoz. Sailkapenean pare parean daude eta garrantzitsua litzateke garaipena lortzea.

Billabona-k pasa den astean lortu zuen denboraldiko lehen garaipena Haurtzaro taldearen aurka. Konfidantza honekin doaz Donostiara, larunbat goizeko 12:15-etatik aurrera Easo Harana taldearen aurka jokatzera.

INFANTILAK:
Tolosa A-k etxean jokatuko du, pasa den asteko atsedenaldiaren ostean. Aurkari, Ordizia K.E., sailkapenean goiko postuetan dagoen taldea eta partida larunbat goizeko 10:30-etan. Beraz, ez da erraza izango garaipena.

Tolosa B-k Azpeitian jokatuko du larunbat goizeko 9:30-etatik aurrera. Sein Mutilak ISB izango dute aurkari eta hau ere denboraldi ona egiten ari den taldea izanik, garaipena zailtzat jo daiteke.

menu
menu