Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2006/12/16-ko kartelera

Urte amaierara gerturatzen ari gara eta horrekin batera, honatx 2006-ko azken partida ofizialetako kartelera.


SENIORRAK:
Pasa den jardunaldiko atsedenaldiaren ostean, gogo biziz daude Tolosa Aralar-eko mutilak Durangora egingo duten bisitan. Partida larunbat arratsaldeko 17:00-etan jokatuko dute. Ea urtea garaipen batekin amaitzen duten.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek amaitu du denboraldiko lehen fasea. Urtarrilerarte zai egon beharko dute Euskal Ligara sartzeko finalerdiak iristeko.

Tolosa-k etxean jokatuko du Irungo La Salleren aurka. Irundarrek ez dute orainarte partidarik irabazi eta, beraz, faborito dira tolosarrak. Neurketa larunbat goizeko 10:30-etan jokatuko da.

Billabona-k ere etxean jokatuko du urteko azken partida. Aurkari Zarautz B taldea izango du eta partida larunbat goizeko 12:00-etan izango da Billabonan.

INFANTILAK:
Tolosa A-k etxean jokatuko du Ordizia (Jak-Oian) taldearen aurka. Sailkapenean berdidurik aurkitzen dira eta aukera polita da, beraz, aurrea hartzeko. Partida goizeko 10:30-etan jokatuko dute.

Tolosa B-k Ordizia aldera egin beharko du bidaia bertako Ordizia K.E-ren aurka jokatzeko goizeko 12:00-etatik aurrera. Ea sorpresa emateko gauza diren.

menu
menu