Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/02/10-ko kartelera

Inauteriak gerturatzen ari dira eta kalderero eguna ospatzeko harrobiko lau taldeek etxean jokatuko dute euren jardunaldia. Etxetik kanpo jokatuko duen TAKE-ko talde bakarra seniorra izango da. Hauek Getxon jokatuko dute 20:00-etatik aurrera.


SENIORRAK:
Gasteizko garaipen garrantzitsuaren ondoren, teorikoki errazagoa izan beharko lukeen aurkari bati aurre egin beharko diote Tolosa Aralar-eko mutilek. Getxora egin beharko dute bisita larunbat arratsaldeko 20:00-etatik aurrera bertako Sotojeans taldearen aurka jokatzeko. Bigarren itzuliko lehenengo partida izango da. Usabalen jokatu zen joaneko neurketan 69-54 nagusitu ziren tolosarrak. Ea larunbatean beste horrenbeste egiteko moduan diren.

KADETEAK:
Pasa den astean hasi zuten denboraldiko bigarren fasea kadete mailako talde guztiek.

Tolosa Argysan-ek garaipen erraza lortu zuen Aloñamendi K.E.-ren aurka. Bigarren jardunaldia Zarautz K.E.-ren aurka jokatuko dute larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera Usabalen.

Tolosa-k atsedenaldia izan zuen fase honetako lehen jardunaldian. Larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera hasiko dute, beraz, fase hau La Salle-ren aurka. Neurketa hau ere Usabalen jokatuko da.

Billabona-k porrota jasan zuen pasa den asteburuan Donostian. Aste honetan, berriz, atsedenaldia izango dute.

INFANTILAK:
Infantiletako bi taldeek ere pasa den asteburuan hasi zuten bigarren fasea eta biek hala biek Arrasaten jokatu zuten.

Tolosa A-k Leintz Eskola Kirola A taldearen aurka garaipen erraza lortu zuen eta larunbatean Aloñamendi K.E.-ren aurka jokatuko dute. Partida goizeko 10:30-etan jokatuko dute Usabalen.

Tolosa B-k, aldiz, porrota jasan zuen Arizmendi Ikastola A-ren aurka. Hauen aurkaria nagusiek pasa den astean garaitutako Leintz Eskola Kirola A izango da. Beraz, A-k garaipena lortu bazuen, B-k ez du gutxiago izan nahiko. Neurketa hau ere Usabalen jokatuko da 10:30-etatik aurrera.

menu
menu