Teknifikazio jardunaldia Maiatzak 6-an
Datorren denboraldiari begira, teknifikazio jardunaldi bat ospatuko da datorren igandean Usabalen. Bertara 94,95 eta 96 urteetan jaiotako neska mutilak ager daitezke.
Datorren Maiatzak 6-an, goizeko 10:00-etatik 13:00-era eta Usabal kiroldegiko beheko kantxan, saskibaloi teknifikaziorako jardunaldi bat ospatuko da. Jardunaldi hau mini eta infantil mailako lehen urteko neska-mutilentzat zabalik dago (1994-1995-1996 urteetan jaiotakoentzat hain zuzen ere). Prestakuntza lanak bertako entrenatzaile gaituek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia. Kirol hau beste modu batera ezagutzeko aukera bikaina da.