Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Jon Alkorta

Tolosako saskibaloiak azken urte hauetan gorakada nabaria izan du gazteen artean, Jon Alkortaren kasua adibidez. Infantil taldeko hegalekoak, Euskadiko txapelketa jokatu berri du Gipuzkoako selekzioarekin, zorionez, gazteak gogor datozenaren adibide garbia izanik.

Nola joan zen duela aste batzuk, Gipuzkoako selekzioarekin jokatu zenuen euskadiko txapelketa?

Ondo. Bi partidu irabazi ondoren txapeldunak izan gara. Uste genuena baina askoz errexago irabazi ditugu partiduak. 20 puntu inguruko diferentziaz irabaztea lortu genuen. Bizkaiak eta Arabak ez dute guk uste genuen maila eman inongo momentuan

Zein balorazio egiten duzu bai taldeari dagokionean eta batipat pertsonalki?

Balorazioa orokorrean ona. Talde indartsua geneukan, denak maila altuarekin baina bazeuden toki guztietan bezala batzuk besteak baina hobeagoak. Easoko 5 jokalari, Iraurgiko 2, Goierri, Arrasate eta Tolosako bana jokalari geunden selekzionaturik.
Pertsonalki ez nago oso gustura eginiko lanarekin, emandako maila asko hobetzea daukadala uste dut. Nire lana gehien bat defentsa alorrean gogor aritzea izan da eta taldeari atzealdean sendotasuna ematea izan zen.

Gipuzkoa selekzioan izan duzun lehen esperiantzia izan ahal da?

Ez, aurreko denboraldian bi partidu jokatu nituen eta aurten txapelketa baino lehen adiskidantzazko beste bi partidu jokatu genituen. Beti izan ditugu emaitza onak eta oraindik ez dut partidurik galdu. Gainera beti jokatu izan dut, batazbeste 15 minutu partiduko gutxi gora behera.

Nolako maila ikusi duzu txapelketan, batipat zuk Tolosan eta zuen ligan bizi duzuenaren aldean?

Txapelketetan gure ligan baina maila altuagoa dagoela argi dago, baina ez pentsa askoz ere altugoa denik. Azkarrago eta erritmo altugoarekin jokatzen da, agian kadeteekin eginiko entrenamenduak eta txapelketa parekatzea litzateke egokiena

Noiz hasi zinen saskibaloian jolasten eta nola suertatu zitzaizun aukera hori?

Duela 3 urte hasi nintzen saskibaloiean jokatzen, 5. mailan. Anderrek animatu gintuen eskolarretan saskibaloiean jokatzera eta 6. mailan TAKEko infantil taldearekin entrenatzen hasi ginen. Orduan Goar eta Juan Marik zuzentzen zuten taldea eta ez zuten inongo arazorik izan guri entrenamentuetan onartzeko.

Zein jokalari eta talderen jarraitzaile zara?

Jokalari bezela alero indartsuak gustatzen zaizkit. Bizkarrez zein aurrez aurre jokatzeko gai direnak. Pete Mickeal TAUkoa, Carmelo Anthony Denverrekoa eta David Vanterpool CSKAko jokalari ohia.
Gogoko ditudan taldea ACBn TAU eta NBAn Phoenix Suns dira

Iada badira 2 urte Tolosako taldean saskibaloian jolasten, ze balorazio egiten duzu bai zure taldekide, bai entrenatzaile eta bai zuk izan duzuen eboluzioari buruz?

Uste dut orokorrean asko hobetu dugula, bai talde bezala, bai bakarka... Pertsonalki uste dut gero eta hobeto jokatzen dudala eta orain lehen ez nekien gauza asko ikasi ditudala. Talde bezala denak oso ondo eramaten gara eta hori nabaritu egiten da, lagun onak gara.

Klubak nesken bi talde sortzeko egin duen apostuari buruz zein iritzi duzu?

(asko pentsatu ondoren) Ondo, nesken saskibaloia bultzatu egin behar da. Nere lehengusu batek infantilen taldean jokatzen du.

Etorkizunari dagokionean, non ikusten zara edo gustatuko litzaizuke egotea hemendik urte batzuetara saskibaloi mundu honetan?

Seniorretan jokatzea asko gustatuko litzaidake eta hortik aurrera datorren guztia ona izango da eta ahal bada, nola ez, profesionala izan.

Seniorren jokatzeko aukerak daudela uste duzu?

Gogoa jarri ezkero uste dut ia denen esku dagoela

Ikusten duzu zure burua entrenatzaile bezala etorkizun batean?

Ez, ez zait gustatzen entrenatzaile izatearen ideia. Bronka asko bota behar dira, marroi asko jan... nahiago dut jokatzea.

Amaitzeko, nola ikusten duzu klubeko taldeen denboraldia?

Seniorra: Maila mantentzea zaila izango dute baina agian lortuko dute aukerak izatea amaierarte. Kaiet, Kike... ez daudenean asko nabaritzen da.
Juniorra: Ondo ibiliko dira, talde polita daukate
Kadeteak: ... Oso denboraldi zaila izango da beraientzat
Infantilak: Gipuzkoako txapelketarako sailkatuko gara!

menu
menu