Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gonzi eta zarrá Supermanager-eko txapeldun

Klubeko liga pribatuek badituzte garaileak aurtengoan. Apustua jokoan zenean "gonzi" izan da txapelduna eta ezer jokoan ez zenean "zarrá".

Amaitu da aurtengo Supermanager-a. Ohikoa den moduan klubak liga pribatuak sortzen ditu, inguruko jendeak parte har dezan. Horietako bat, ezer jokoan ez den liga bat izan ohi da. Aurtengoan irabazle suertatu dena zarrá izan da, 6.514,40 punturekin. Beste liga pribatuan afaria izaten da jokuan. Izena eman duten guztietatik, erditik behera geratzen direnek erditik gora geratzen direnei afaria ordaintzen diete. Denboraldi hasieran hemeretzik eman zuten izena, beraz, azken bederatziek lehen bederatziei afaria ordaindu beharko diete eta hamargarren sailkatuak bere kontura afaldu beharko du. Liga honetako garailea gonzi izan da 6.493,20 punturekin. Honela geratu da azken sailkapena (gorriz daudenek beltzez daudenei afaria ordaindu beharko diete):

menu
menu