Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE-k Lagun Aro GBC ekarriko du Tolosara, Pau-Orthez-en aurka adiskidantzazko partida bat jokatzera

Otsailak 17-an izango da Usabalen 19:30-etatik aurrera.

Gipuzkoako saskibaloi talderik garrantzitsuenak, LAGUN ARO GBC-k, adiskidantzazko partida bat jokatuko du PAU ORTHEZ talde frantziarraren aurka datorren Otsailak 17-an (hausterre egunean) iluntzeko 19:30-etatik aurrera Usabalgo kiroldegian. Egun horietan ACB Ligako Errege Kopa jokatuko dela baliatuz, Laso-ren taldeak Frantziako ligako talde historiko baten aurkako norgehiagoka antolatu du, txapelketa erritmoa ez galtzeko intentzioarekin. Tolosako saskibaloi klubeko arduradunek herriko saskibaloiari beste bultzada bat eman nahi izan diote eta, esfortzu handi bati esker, partida hau Tolosara ekartzea lortu dute, non historian lehen aldiz, Europako Ligarik oneneko talde batez gozatzeko aukera izango den. Horrela, PANKO, BARBOUR, IGNERSKI eta gainerakoen lana ikusteko aukera izango du herriko zalegoak partida garrantzitsu honetan. Laso-ren mutilak egoera konplikatu batean daude sailkapenean eta honek erritmoa ez galtzera behartzen ditu. Beraz, partida prestakuntza on baterako baliatu beharko dute, datozen partiduetan aurkari zuzenen aurrean itxura ona eman eta maila mantentzeko helburuan aurrerapauso bat emateko.

Partida honetarako, bai GBC eta baita TAKE-ko abonatuek ere sarrera doan izango dute. Gainontzekoek, 5 euro ordaindu beharko dituzte 18 urtetik gorakoek, 3 euro 14-tik 18-rakoek eta doan 14-tik beherakoek.

menu
menu