Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Teknifikazio jardunaldia Plaza Berrian

Aurtengo lehen ekintza izan zen. Bigarrena maiatza amaieran izatea espero da.

Pasa den igandean, hilak 25 ean, Plaza Berrian saskibaloi jardunaldia antolatu zuten TAKE Tolosako Saski Baloiko kideek goizeko 10:30-etatik eguerdiko 14:00-ak arte.

Txuletaren festan lan egitearen truke eskuratu dituzten kanasta berriak nahi izan zuten gaztetxo guztiek frogatu eta erabili ahal izan zituzten, honela kirola eta bereziki saskibaloia kaleratzeko primerako saiakera eginez.

Nerea Letamendia zinegotziaren hitzetan “Tolosak badu ohitura gastronomian baina argi dago aukera dagoenean, kirolzaletasuna ere ezaugarri dugula. Gaur hemen bildu den jendetza ikustea besterik ez dago. Harrobi aparta dugula nabari da”.

Saskibaloi taldekoen asmoa maiatza bukaeran bigarren jardunaldi bat egitea da eta aurrera begira ere beren kanasta eta gogo guztiak Tolosan kirol mota hau zabaltzeko hainbat ideia lantzen ari dira.

menu
menu