Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gipuzkoako Eskolarteko finalak larunbat honetan Usabalen

Alebin eta infantil mailako neska-mutilen finalak ospatuko dira larunbat goiz honetan.

Tolosako saskibaloiaren gestoreek gure txokora ekartzea lortu dute Gipuzkoako eskolarteko saskibaloirik onena. Alebin eta infantil mailako finalak larunbatean ospatuko dira Usabal kiroldegian goizeko 10:00etan eta 12:00etan. Urte osoan lehian aritu ondoren, urteko egunik garrantzitsuena iritsi da gazte hauentzat, Gipuzkoako saskibaloiarentzat festa izango den egun batean. TAKE-ko zuzendaritzak apustu sendoa egin du final hauek hiriburutik irten eta herrira ekartzeko, bertako instalakuntzetan ospatu daitezen zale guztien gozamenerako.

Poz eta malkoak biziko dituen egun bat izango da. Hitzordua Usabalen 10:00etatik aurrera. Jarraian ordutegiak:

10:00 (beheko kantxan): Infantil mutillak: Easo Izarra 96 vs Easo Urkitza 96
10:00 (goiko kantxan): Mini mutilak: 6-HON Mundaiz vs Iraurgi B
10:00 (goiko kantxan): Mini neskak: 2K-6-Mary Ward vs Karmelo Etxegarai C
12:00 (goiko kantxan): Infantil neskak: Comercial Zabala ISB vs Easo 96 Tximista

Onenak irabaz dezala. Zorte on denei!!!!

menu
menu