Prest daude TAKE-ren laguntza txartelak
10 euroren truke, lehen taldearen atsedenaldietan izango diren zozketa guztietan parte hartzeko aukera izango da.
Urteroko moduan, prest daude TAKE-ren laguntza txartelak. Txartel hauetan TAKE-ren etxeko partiduen egutegia agertzen da eta horrekin batera bi zenbaki. TAKE-ko lehen taldeak etxean jokatzen dituen partiduen atsedenaldietan zozketak egingo dira eta sari bikainak izango dira jokoan.
Animatu TAKE-ri laguntza ematera!!! Txartelak eskuragai ditu TAKE-ko zuzendaritzako edozein kidek.