Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Entrenamendu falta

Garaipenik erdietsi ezinean dabil Take Montezkue

Entrenamendu faltak eragin nabarmena izan du markagailuan joan den larunbateko partidan, eta goizean goizeko hotza ez da nahikoa izan gure neskak guztiz esnatzeko.

Donostiarrak borrokalari atera dira lehen segundotik eta defentsa gogor batekin 11-2ko emaitza lortu dute lehen laurdenean. Bigarren laurdenean ez talde baten jokoak ezta bestearenak ere, ez du fruiturik eman saskiratzeetan. Atsedenaldiaren ostean gure neskek pilak martxan jarri eta defentsan hainbat laguntza eta kontra-atakeri esker, hirugarren laurdena partiduko zatirik borrokatuena izatea lortu dute. Amaieran aurkariak hazi dira eta beranduegi izan da gure neskek markagailuari bira eman ahal izateko. (Azken emaitza: 43-13) Gogor entrenatzea tokatzen zaigu neskak! Animooo!

menu
menu